Edukira joan

Karo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karo


Erromatar enperadorea

282ko iraila - 283ko uztaila
Probo - Karino, Numeriano
Praetorian prefect (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcus Numerius Carus
JaiotzaNarbona, 222
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMesopotamia, 283 (egutegi gregorianoa) (60/61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tximistargia
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Karo (latinez: Marcus Aurelius Carus; 230 inguru - 283ko uztaila edo abuztua), erromatar enperadorea izan zen 282tik hil zen arte. Senataria izanda, lanpostu publiko batzuetan aritua zen Probok Pretoriar Guardiako prefektua izendatu zuenean. Proboren heriotzaren ostean, Karo enperadore aldarrikatu zuten pretoriarrek.

Karok Proboren hiltzaileak gogor zigortu bazituen ere, Karok berak parte hartu izanaren susmoak zabaldu ziren. Aldarrikapen ostean ez zen berehala Erromara joan. Senatuko onespenarekin aski zeukan.

Karino eta Numeriano semeei Zesar titulua eman zien. Karino mendebaldeko erdiaz arduratu zen. Numerianorekin batera, Karok pertsiarren kontrako kanpaina prestatu zuen. Quadiarrak eta sarmatiarrak Danubion garaituta, Karok Mesopotamia konkistatu zuen eta Tigris ibaiaren bestaldean iritsi zen.

Konkista handiagoetako ametsak bertan behera geratu ziren Karoren heriotzarekin. Gaixotasuna, tximista edo hunoen zauri bat jo ziren heriotzako kausatzat. Nolanahi ere, litekeena da bere soldaduek hil izana, zeinek persiarren kontrako kanpainan jarraitzea ez zuten nahi.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karo Aldatu lotura Wikidatan