Hostiliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hostiliano
Sestertius Hostilian-s2771.jpg
Erromatar enperadorea

ekaina 251 - 251
Dezio, Herenio Etrusko - Treboniano Galo
Bizitza
Jaiotza Sirmium230
Heriotza Erroma251
Heriotza modua berezko heriotza: Baztanga
Familia
Aita Dezio
Ama Herennia Etruscilla
Anai-arrebak
Jarduerak

Hostiliano (latinez: Gaius Valens Hostilianus Messius Quintus; 230- 251) erromatar enperadorea izan zen 251n, Dezioren semea zelako. Hortaz, Herenio Etruskoren anaia zen.

Dezio aitak tronua eskuratutakoan, Hostilianok printze baten tratamendua jaso zuen, nahiz eta beti Herenio Etrusko anaiaren atzetik zebilen, Herenio zaharragoa eta oinordekoa zelako. 251ko hastapenean, Deziok Herenio enperadore izendatu zuen. Hostilianok, orduan, princeps iuventutis (Gaztaroko printzea) titulua jaso zuen.

Urte berean, Kniva godoen erregearen kontra egin zuten bi enperadoreek, Danubioko mugan egindako erasoak zigortzeko nahian. Hostiliano Erroman geratu zen, eskarmentu gutxikoa zela eta. Herenia, haren ama, enperadoreorde geratu zen.

Kanpaina hondamen itzela izan zen. Herenio zein Dezio hil ziren. Legioek Treboniano Galo aldarrikatu zuten enperadore, baina Erroman, Senatuak Hostilianoren eskubideak onartu zituen. Treboniano Galo jeneral errespetagarria zen, eta Senatuaren ebazpena onartu zuen. Alabaina, urte horretan bertan, izurrite batek Hostiliano hil zuen. Azken 40 urtetan heriotza naturala zeukan lehen enperadorea izan zen. Egoera horretan, Treboniano Galok hartu zuen tronua, Volusiano semearekin batera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hostiliano Aldatu lotura Wikidatan