Karino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karino
CarinusAureus.jpg
Erromatar enperadorea

uztaila 283 - 285
Karo - Diokleziano
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza 257
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Mesia285
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Karo
Ezkontidea(k) Magnia Urbica
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Illyrian emperors
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Karino (latinez: Marcus Aurelius Carinus; 257 - 285) erromatar enperadorea izan zen, 283ko uztailetik hil zen arte.

Karo enperadorearen semea izan zen. Aitak mendebaldeko erdiko gobernatzailea izendatu zuen. Postu horretan arrakasta lortu zuen germaniarren aurka. Baina berehala utzi zuen Rhin ibaiko defentsa laguntzaileen esku eta Erromara itzuli zen, non luxu zein gehiegikeriei eman zien.

Karoren heriotzaren ondoren, ekialdean zegoen armadak Europara itzultzea eskatu zuen. Numerianok, Karoren seme gazteenak, beste erremediorik ez zuen. Bueltatzeko bidean, Numeriano hil zuten. Diokleziano, Pretoriar Guardiako burua, enperadore aldarrikatu zuten soldaduek.

Karino Erromatik abiatu zen Dioklezianoren aurka egitera. Bide batez, Juliano usurpatzailearen matxinada bertan behera utzi zuen. Mesia probintzian bi armadek egin zuten topo. Morava ibaiko batailan, Karino hilik suertatu zen. Diokleziano Inperioko buru bakarra bezala geratu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karino Aldatu lotura Wikidatan