Treboniano Galo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Treboniano Galo
Archeologico di Firenze, ritratto di treboniano gallo 01.JPG
Erromatar enperadorea

ekaina 251 - abuztua 253
Dezio, Herenio Etrusko - Emiliano
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza Perugia206
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Terni253ko abuztua
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Ezkontidea(k) Afinia Gemina Baebiana Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Kaio Vibio Treboniano Galo (latinez: Gaius Vibius Trebonianus Gallus; Italia, 206 - Interamna, 253ko abuztua) erromatar enperadorea izan zen, 251tik hil zen arte, Volusiano semearekin batera.

Galo familia zahar eta errespetagarri batean jaio zen. Senatari mailako familia zeukan edonork bezala, izendapen politiko eta militar ohikoak jaso zituen estreinako urteetan. 250ean kontsul sufekto izendatu zuten, eta, ondoren, Mesia probintziako gobernatzailea. Horrek erakusten zuen Dezio enperadoreak konfiantza zuela harengan. Mesian, godoen inbasioei aurre egiten zien buru nagusia bilakatu zen Galo. Ospe handia zuen armadan barnan.

251ko uztailaren batean, Dezio eta Herenio Etrusko enperadoreak godoen aurkako borrokan hil ziren. Hori entzunda, soldaduek Galo aldarrikatu zuten enperadore, Hostilianoren, Dezioren semearen gainetik. Galok ez zuen postua arbuiatu, baina Hostiliano onartu zuen, aldi bereko enperadore bezala, beste gerra zibila ekiditeko nahian. Hala ere, izurrite batek berehala hil zuen Hostiliano. Inperio osoa bere esku, Galok Volusiano semea enperadorea ere izendatu zuen.

Aurrekoek bezala, Galok ez zuen agintaldi barerik. Ekialdean, Sapor I.ak, pertsiarren erregeak, Siria probintzia konkistatu zuen, Erromak erantzun ezinean. Danubioko mugan, godoek berriro borrakari ekin zioten, 251ko bake-hitzarmena gorabehera. Horrek ez zuen armada poztu. Emilianok, Panoniako gobernatzaileak, haren ekimenean godoen kontra borrokatu eta garaitu zituenean, armadek enperadore aldarrikatu zuten.

Usurpatzaile honi aurre egiteko asmotan, Galok armadak Erromara ekarri zituen. Rhin ibaiko muga hutsik utzi zuen legioak Emilianoren kontra egiteko. Hala eta guztiz ere, Emiliano Erromara abiatu zen, boterea eskuratzera. Galok ezin izan zuen Emilianoren kontra borrokatu. 253ko abuztuan bere soldaduek Volusianorekin batera hil zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Treboniano Galo Aldatu lotura Wikidatan