Maximino Erromara zihoazenez, Pupienok aurre egitera atera zitzaion. Zorte handia izan zuen Pupienok. Izan ere, Maximinoren armadak hornidura falta nabarmena zeukan. Hori zela eta, soldaduek Maximino bera hil zuten eta Pupienoren aurrean amore eman zuten. Bitartean, Erroman matxinadak nonahi sortzen ziren. Pupieno ailegatutakoan, egoera nolabait baretu zen, baina egonezinak jarraitu zuen.
Bi enperadoreen arteko harremana ez zen batere estua. Elkarri beldur zioten. Pupienok partiarren kontra eta Balbino karpiarren aurka borrokatzen ari baziren ere, elkarren kontra ere egiten zuten. Uztailaren 29an, Pretoriar Guardiak parte hartzea erabaki zuen. Enperadoreen ika-mika moztu eta biak hil zituen. Egun berean Gordiano III.a hautatu zuten enperadore.