Quebec Hiria
Quebec edo Quebec Hiria[1] (ingelesez Quebec City, frantsesez Ville de Québec) Quebec probintziako hiriburua da eta bertako bigarren hiririk handiena (Montrealen atzetik). Halaber, Ipar Amerikako hiririk zaharrena da. 2006an, 491.142 biztanle zituen, eta inguru guztiak 1.064.047 (Quebec City Area edo Région de Québec).
UNESCO 1985ean Quebec Hiriko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Izena algonkin hizkuntzako Kebek leku-izenetik dator eta "ibaia mehetzen den lekua" esan nahi du. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, Stadacona herrixka irokesaren aldamenean sortu zuen Samuel Champlain frantziarrak Québec hiria 1608an, jatorrizko biztanleek Uepishtikueiau deitutako muinoan. Lehen biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta, oro har, pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.[2]
Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québecois. Hitz hori euskaratik omen datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[3]
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bruce Price arkitektoak diseinatu eta 1893an ireki zen. Canadian Pacific Railway konpainiak Kanada osoan zehar eraiki zituen châteaurako lehenbiziko eraikina izan zen. Konpainia hark eraikin horiek eraikitzeak turista aberatsak erakarri eta bertaratzeko asmoa zuen.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu klimatikoak (Quebec Hiria) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10.0 | 11.7 | 17.8 | 29.9 | 33.0 | 33.9 | 35.6 | 34.4 | 33.9 | 28.3 | 20.0 | 13.9 | 35.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -7.9 | -6.1 | 0.1 | 7.8 | 17.1 | 22.2 | 25.0 | 23.4 | 17.7 | 10.7 | 2.9 | -4.8 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -12.8 | -11.1 | -4.6 | 3.3 | 11.2 | 16.5 | 19.2 | 17.9 | 12.5 | 6.2 | -0.7 | -9.1 | 4.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -17.6 | -16.0 | -9.4 | -1.3 | 5.3 | 10.6 | 13.4 | 12.4 | 7.2 | 1.7 | -4.3 | -13.4 | -1.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -35.4 | -36.1 | -30.0 | -18.9 | -7.8 | -0.6 | 3.9 | 2.2 | -4.8 | -10.0 | -24.0 | -32.3 | -36.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 89.8 | 70.6 | 90.3 | 81.2 | 106.1 | 114.2 | 127.8 | 116.7 | 125.5 | 101.7 | 102.0 | 104.4 | 1230.2 |
Euria (mm) | 26.1 | 12.6 | 39.0 | 59.5 | 105.5 | 114.2 | 127.8 | 116.7 | 125.5 | 99.5 | 67.9 | 29.5 | 923.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) | 18.5 | 14.9 | 14.3 | 13.3 | 14.3 | 13.7 | 13.8 | 13.9 | 14.2 | 15.1 | 16.4 | 19.5 | 181.9 |
Euri egunak (≥ 0.2 mm) | 3.6 | 2.3 | 5.5 | 10.4 | 14.3 | 13.7 | 13.8 | 13.9 | 14.2 | 14.8 | 10.3 | 4.4 | 121.1 |
Elur egunak (≥ 0.2 cm) | 17.5 | 13.9 | 11.4 | 5.2 | 0.29 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.96 | 9.0 | 18.1 | 76.4 |
Eguzki orduak | 100.3 | 123.6 | 149.4 | 168.6 | 215.9 | 232.0 | 251.7 | 225.2 | 155.5 | 119.8 | 81.6 | 81.1 | 1904.7 |
Hezetasuna (%) | 72.1 | 71.9 | 73.8 | 74.0 | 73.9 | 78.6 | 82.9 | 84.3 | 85.3 | 81.4 | 80.5 | 77.5 | 78.0 |
Iturria: [4] |
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Quebec Hiria ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.
- ↑ MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria
- ↑ http://www.climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=5251&lang=e&dCode=0&province=QUE&provBut=&month1=0&month2=12 Environment Canada
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Webgune ofiziala (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Portugesez)
Gizateriaren Ondarea Kanadan | ||
---|---|---|
Kanadar Mendi Harritsuen Parkea • Dinosaurioen Probintzia Parkea • Head-Smashed-In Buffalo amildegia • Kluane / Wrangell – St. Elias / Glaziarren Badia / Tatshenshini–Alsek1 • SGaang Gwaay • Waterton Glacier International Peace Park1 • Wood Buffalo Parke Nazionala • Gros Morne • Joggins • L'Anse aux Meadows • Miguasha • Lunenburgeko hirigune historikoa • Quebeceko hirigune historikoa • Red Bayko euskal bale-gunea • Rideau ubidea
|
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |