Tuorkottajärvi
Tuorkottajärvi aintzira Tuorkottajärvi (fi) | |
---|---|
Geografia | |
Hustubidea | Näkkäläjoki ibaia |
Tuorkottajärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi Eremu Basatiaren ondoan dago eta Näkkälä sami herrixkatik hurbil. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.
Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].
Palojärvi mendebaldean eta Näkkäläjärvi hegoaldean Tuorkottajärvi aintziraren bizilagun nagusiak dira. Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Näkkäläjoki ibairen bidez, Ounasjokira isurtzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.
Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]