Petrolio-isuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marea beltz» orritik birbideratua)
Garbiketa lanak petrolio isuri baten ondoren.

Petrolio-isuria, neurri handikoa denean marea beltza ere deitua, petrolio edo petrolioki kopuru bat itsasora isurtzen denean gertatzen da. Galipot eta txapapote deitzen zaien gai kutsakor horiek itsasertzera hel daitezke itsaslasterrek eta haizeak bultzatuta. Hondamendi ekologiko larriak eragin izan dituzte.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoan isuritako hidrokarburoa (petrolio findu edo gordina) masa beltz oliotsua da. Urarekin ez denez nahasten, olioak uraren gainean geruza bat osatzen du, itsasoan zehar mugituz. Sakabanatzeaz gain, migratu, loditu, mehetu, lurrera hurbildu edota itsasoan zehar barreia daiteke. Bilakaera hori, eguraldiaren, itsaslasterren, mareen, airearen eta uraren tenperaturaren, isurketaren konposizio kimikoaren, haizearen norabidearen eta beste hainbat faktoreren menpe dagoenez, nahiko sumaezina bihurtzen da marea beltzen eboluzioa asmatzea.

Petrolioaren frakzio arinenak, bentzenoa eta toluenoa esaterako, oso toxikoak dira, baina baita oso hegazkorrak ere, hau da, oso azkar lurruntzen dira. Astunagoak diren frakzioak, mineral gordina, PAH-ak (Polycyclic Aromatic Hydrocarbon), adibidez, oso mingarriak dira. Ez dira arinak bezain toxikoak baina ingurumenean denbora gehiago irauten dute.

Marea beltza uraren kutsaduren artean garrantzitsuenetakoa eta arriskutsuenetarikoa da, ez baitu itsas espezieen habitata bakarrik suntsitzen, bere sakabanaketan hondartzetara eta kostaldera ere heltzen baita, han dagoen bizitza ere desagertaraziz.

Gainera, mota honetako kutsadura garbitzeak, arazteak eta zonaldeak birsortzeak, lan eta inbertsio handiak eskatzen ditu eragingarria izan dadin.

Isurketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopuruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan egiten diren isurketen kantitateari buruzko hainbat datu eta estimazio daude. Europan isurketei buruzko datu batzuk hauek izan daitezke:

  • Urtero 300 istripu gertatzen dira batez beste. Hauetan, 240 eta 960 mila tona inguru itsasora doaz.
  • Halaber, urtero, ohiko operazioetan (ez dute petroliontzi izan behar) eta isurketa ilegaletan 660 eta 2.500 mila tona inguru isurtzen dira.
  • Honen inguruan, estimazioek 3.000 isurketa ilegal egiten direla diote.

Isurlekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NOOAk, National Oceanic and Atmospheric Administration- United States Department of Comerce delakoak, egindako ikerketa baten ondoren, non 1960 eta 1997 artean gertatutako 34 tona baino gehiagoko isurketa guztiak jasotzen dituen.

112 herrialdeetako urek bereziki kontzentrazio handiak dituztela esaten du. Hala ere, eskuetan banatuta, Mexikoko Golkoa, Estatu Batuetako Ipar Ekialdea, Mediterraneo itsasoa, Persiar Golkoa, Japonia, Itsaso Baltikoa, Erresuma Batua eta Mantxako itsasoa, Singapur eta Malaysia, Frantziako Itsasertzea eta Espainiako Ipar Mendebaldea eta azkenik Korea, dira isurketengatik zigortuenak daudenak.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isurketen iturriak ere askotakoak dira. Hona hemen, Estatu Batuetako National Academy of Sciences-ek ondorioztatu duena itsasora egiten diren isurketen kausei buruz:

  • Arrazoi naturalak % 10
  • Lurretik isuritakoa % 64
  • Petroliontzien funtzionamendua % 7
  • Istripuak % 5
  • Petrolio ustiapenak itsasoan % 2
  • Beste itsasontzi batzuk % 12

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas txori hilak, Exxon Valdez ontziko isuria dela-eta

Hidrokarburoek, urarekin kontaktuan jartzean, geruza mehe iragazgaitz bat osatzen dute. Horrek eguzki-izpiak pasatzea oztopatzen du eta fitoplanktonek fotosintesia egiteko behar duten argia ezin da pasatu. Gasen trukaketa eragozten du eta itsas animalien azala eta zakatzak estaltzen ditu, eta itota hil.

Hidrokarburo organiko hegazkorrek berehala hiltzen dituzte hainbat motatako itsas organismo, batez ere larba egoeran daudenean. Elementu hegazkorrak, ur berotan, eguratsera lurruntzen dira egun bat edo bitan, baina ur hotzetan aldiz, prozesu honek aste bateko denbora behar izaten du.

Beste motako substantzia kimiko batzuk uraren gainazalean geratzen dira eta mundrun burbuilak eratzen dituzte. Hauek, hegaztien lumak eta ugaztunen azala estaltzen dute. Geruzak, animalien berezko isolamendu termikoa suntsitzen du eta beren flotatzeko gaitasunari eragiten dio, beraz, hondoratu eta ito egiten dira edo hotzez hil.

Konposatu astunak, itsasoaren hondora doaz eta sakonean bizi diren hainbat organismo hil ditzakete, karramarroak, ostrak, muskuiluak eta txirlak esaterako. Gainera bizirik geratzen direnak ez dira jateko egokiak izaten.

Petrolioak hondartzetan eragindako kutsadurak arazo ekonomiko larriak sortzen ditu kostaldean bizi diren biztanleentzako, batez ere arrantzak eta turismoak dakartzan diru-sarrerak murrizten dituelako.

Isurketa garrantzitsuenak historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an gertatu zen historian gogoratzen den lehenengo hondamendi naturala marea beltz batek sortua. Handik aurrera beste asko eta asko egon dira. Hona hemen 2010 arteko beste hainbat:

Urtea Gertakaria Non Zenbat
(tona)
1967 martxoak 8 Torrey Canyon superpetroliontzia uharrien kontra jotzen du Scilly Uhartedia, Cornwall, Erresuma Batua 120.000
1969 urtarrilak 28 Offshore putzuan isuria Kaliforniako itsasertza, Estatu Batuak ?
1970 maiatzak 5 Polycommander trabatuta geratzen da Cies Uharteak, Vigo, Espainia IM 13.000
1970 abuztuak 9 Metula trabatuta geratu eta suak hartzen du Magallanes itsasartea, Txile 50.000
1971 martxoak 29 Texaco Oklahoma petroliontzia hondoratzen da Hatteras lurmuturretik 100 miliatara, Estatu Batu E 32.900
1972 ekainak 11 Trader hondoratzen da Grezia H 35.000
1972 abuztuak 21 Taxanica eta Oswego Guardian liberiar petroliontziek talka egiten dute Hegoa Afrikako itsasertza 10.000
1972 abenduak 19 Sea Star hondoratzen da Omango Golkoa 115.000
1975 ekainak 7 Showa Maru ontzi japoniarra hondoratzen da Malakako itsasartea, Indiako ozeanoa 237.000
1976 urtarrilak 24 Olympic Braveary ontzi frantsesa bitan hausten da Quessant-eko ipar kostaldea, Frantzia 250.000
1976 maiatzak 12 Urquiola trabatzen da A Coruña, Espainia IM 20.000
1978 martxoak 16 Amoco Cadiz trabatzen da Bretainia 1,6 milioi upel
1979 ekainak 3 IXTOC 1 putzu petroliferoan isurketa dago Campecheko badia, Ciudad del Carmen, Mexiko 560 milioi litro
1979 uztaila Aegean Captain eta Atlantic Empress petroliontziek elkarjotzen dute Trinidad eta Tobagotik hurbil 141.000
1979 azaroak 1 Burmah Agate-ak Mimosa jotzen du eta isurketak suak hartzen du Galveston Entrance HE, Mexikoko Golkoa 650.000 l isuri eta
1.900.000 l suak hartu
1983 abuztuak 5 Castillo de Bellver petroliontzi espainiarra hondoratzen da Itxaropen Onaren Lurmuturra, Hegoafrikako kostaldea 250.000
1989 martxoak 24 Exxon Valdez pertoliontziare isurketa uharriak jo ondoren Prince William Sound erreserba ekologikoa, Alaska 40 eta 50.000 artean
1989 ekainak 28 Puppy maltar petroliontziak beste ontzi baten kontra talka egiten du Bombay-tik 1.350 miliatara, India 40.000
1989 abenduak 19   Khark 5 iraniarra istripua dauka Marokoko kostaldea, Atlantikoa > 25.000
1990 martxoak 6 Cibro Savannah-k eztanda egiten du eta suak hartzen du Linden, New Jersey, Estatu Batuak 32.000 l
1990 ekainak 8 Marga Dorg istripua dauka eta suak hartzen du Galvestoneko H-HE-tik 60 miliatara, Texas, Estatu Batuak 20,5 milioi l
1990 irailak 16 Jupiter-ak gasolina garraiatzen zuelarik, ontzian jasotako suteagatik guztiz erretzen da City Bay, Michigan, Estatu Batuak ?
1991 urtarrilak 25 Irakek, Kuwaiteko putzuetako petrolioa isurtzen du aliatuen sarrera oztopatzeko Persiar Golkoa 11 milioi kupel
1991 apirilak 11 Haven Zipreko petroliontzia portuan egondako eztanda batengatik suak hartzen du Genoa, Italia 80.000
1992 abenduak 13 Aegean Sea trabatuta geratu, suak hartu eta hondoratzen da A Coruñako kostaldea, Espainiako IM ?
1993 urtarrilak 5 Braer hondoratzen da Shetland uharteetako itsasertza 85.000
1993 urtarrilak 20 Maersk Navigator daniarrak Sanko Honor japoniarraren kontra jotzen du Sumatra, Indonesia 255.000 batak
eta 96.000 besteak
1993 abuztuak 10 Bouchard B155, Balsa 37 eta Ocean 255 elkar jotzen dute Tampa 84.000 l
1993 abuztuak 18 Propultsio nuklearreko itsaspeko frantziar bat eta petroliontzi batek talka egiten dute Fos-sur-Mer-ko golkoa, Frantziako mediterranear kosta 2.800
1994 urtarrilak 24 Cosmas maltarrak eztanda egiten du Txinako itsasoa, Hong Kongen hego-ekialdetik 530 km-tara 23.000
1994 martxoak 13 Nassia eta beste zamaontzi bat suak hartzen dute talka egin ondoren Bosforo itsasartea 5.000
1996 otsailak 15 Sea Empress italiarra trabatuta geratzen da Gales HE 70.000
1997 urtarrilak 2 Najodka hondoratzen da ekaitz baten ondorioz Japoniako Itsasoa 19.000
1997 otsailak 8 San Jorge panamarra hondartzen da Uruguai 80.000
1999 abenduak 2 Erika hondoratzen da erdibanatu ondoren Penmarch HM, Frantzia 10.000

2000

1999 urriak 3 Natuna Sea panamarra isurketa bat dauka Singapurko Itsasartea 7.000
2001 urtarrilak 19 Jessica tanke ontzia hondartzen da Galapagoak ?
2001 martxoak 28 Bi kargaontziren talka Danimarkako kostaldea, Itsaso Baltikoa 1.900
2002 azaroak 18 Prestige petroliontzia urradura batekin nabigatu ondoren erdibanatzen da eta hondoratu egiten da Fisterra, Coruña, Espainiako IM 12.000 eta 15.000
artean isuri eta
77.000rekin hondoratu
2010 martxoak 30 Mexikoko golkoan kokatutako petrolio plataforma estatubatuar batean isurketa bat jazo zen. Isuriak Alabama, Florida, Misisipi eta Louisiana estatuetako kostaldeak kaltetu zituen

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]