Álvaro Siza Vieira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvaro Siza» orritik birbideratua)
Álvaro Siza Vieira

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlvaro Joaquim de Melo Siza Vieira
JaiotzaMatosinhos1933ko ekainaren 25a (90 urte)
Herrialdea Portugal
Familia
Ezkontidea(k)Maria Antónia Siza (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPortoko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Suediako Arteen Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Galician Academy of Fine Arts (en) Itzuli

Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira (Matosinhos, Portugal, 1933ko ekainaren 25a) arkitektoa da.

Portoko (Portugal) Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, eta 1955 urtean jaso zuen diploma. Bere arkitektura estiloa aldi berean modernoa eta tradizionala dela esan daiteke: modernismo poetikoz jantzia, eraikina eta testuingurua uztartzearen aldekoa da, beti ere ezaugarri unibertsalak harturik. Kokalekuan inspiratuta, tokiari darion esentzia aurkitzen saiatzen da, eta hortaz, lotura adiskidetsua lortzen du eraikin eta naturaren artean, zahar eta berriaren artean, zentzumen eta arrazoiaren artean. Fernando Tábora arkitektoarekin batera Oportoko Eskolako erreferentzia bihurtu da Siza eta biok jardun zuten irakasle bertan.

Euskal Herrian ezagun bilakatu da Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa eraiki duelako Abandoibarrean, Rafael Moneo arkitektoaren Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan.

2001 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1958-1963: Boa Nova jatetxea, Matosinhos, Portugal [1]
  • 1958-1965: Igerilekuak, Quinta de Conceicão, Portugal
  • 1962: Miranda Santos etxea, Matosinhos, Portugal [2]
  • 1966: Igerilekua, Leça da Palmeira, Portugal [3]
  • 1981-1985: Avelino Duarte etxea
  • 1988: Schlesisches tor etxebizitzak (Bonjour tristesse), Berlin
  • 1987-1993: Arkitektura eskola, Porto, Portugal [4] [5]
  • 1993: Galiziar Arte Garaikidearen Museoa, Donejakue Konpostelakoa, Galizia
  • 1995: Unibertsitate Liburutegia, Aveiro, Portugal
  • 1997: Serralves Arte Garaikidearen Museoa, Porto [6]
  • 1998: Arkitektura Agentzia, Porto [7]
  • 1998: Portugalen pabiloia, Erakusketa Unibertsalean, Lisboa
  • 2010: Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa, Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Siza Vieira Aldatu lotura Wikidatan