Ameriketako Estatu Batuak-Israel harremanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuak-Israel harremanak
Irudia


Ameriketako Estatu Batuak

Israel
Misio diplomatikoa
Nork ordezkatua
   

Motaaldebiko harreman
Osatuta

Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen arteko harremanak 1960ko hamarkadan du hasiera, John F. Kennedyren legealdian.[1] Ordutik hona AEB Israelen aliaturik garrantzitsuenetariko bat bihurtu da. 1985. urtetik Estatu Batuek ia 3 mila miloi dolar eman dizkio Israeli diru-laguntzetan. Diru-laguntza hauek bilakatu dute Israel AEBko laguntzen hartzaile handiena, 1976tik 2004ra. Laguntza ekonomiko hau gehienbat armamentu militarrera dago zuzenduta, adibidez 2019. urtean Estatu Batuek 3,8 miloi eman zizkion Israeli armamentuan gastatzeko.

Laguntza ekonomiko eta militarraz gain, Estatu Batuek babes politikoa ere ematen dio, horren adibide da AEBk 42 alditan erabili duela Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren beto-ahalmena Israeli buruzko gaietan. 1991 eta 2011 urte bitarteetan AEBk 15 beto-ahalmen erabili zituen.

Israelgo Estatuaren onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuek bidalitako telegrama Israelgo Estatua onartzen zuela adieraziz, 1948. urtean.

Ameriketako Estatu Batuetan mugimendu sionistak jarraitzaile asko zituen, esaterako 1897. urtean sorturiko Amerikako Erakunde Sionista. Baina ez zen izango 1917. urtera arte gai honek garrantzia hartuko zuenik. Urte horretan Balfourren deklarazioa sinatu zen, itun hau inflexio-puntu bat izan zen AEBn kanpo-politikan eta Israelgo estatuaren onarpenean. 1922ko irailaren 21ean Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak hauxe adostu zuen "juduentzako etxe nazional bat ezartzea Palestinan".

1948ko maiatzaren 14ean AEB izan zen munduko lehen herrialdea onartu zuena de facto Israelgo Estatua, 11 minutu lehenago Israelek independentzia aldarrikapena egin zuen. Baina ez zen izango 1949ko urtarrilaren 31ra arte AEBk de iure onartu zuela Israelgo Estatua.

AEBetako kanpo-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kennedy eta Johnson-en legealdiak (1961-1969)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J. F. Kennedyren legealdiarekin hasi ziren AEBren eta Israelen arteko harremanak sendotzen eta bera izan zen AEB-Israel aliantza militarra sortu zuena. Kennedyren aurreko bi legealdiko presidenteek Harry S. Truman eta Dwight D. Eisenhower arma bahikuntzak ezarri zizkioten Israeli, baina Kennedyk bahikuntza guzti hauek bertan behera utzi zituen, esanez Estatu Batuentzako betebehar moral bat zela Israel babestea. Horren erakusle da 1962. urtean Kennedyk Israeli saldutako MIN-23 Hawk misila. 1963ko azaroaren 22an J. F. Kennedy tiroz hil zuten Dallas hirian, honen ondorioz L. B. Johnson izendatu zuten AEBetako presidente.

Ameriketako Estatu Batuetako presidentea, Harry S. Truman (eskuman) eta Israelgo Lehen ministroa David Ben Gurion (ezkerrean).

Sei Eguneko Gerran, Israelgo hegazkinek eta torpedo-gidariek USS Liberty-ri eraso zioten, AEBetako Itsas Armadako ontzi bati. Israelek esan zuen Liberty Egiptoko El Quseir ontziarekin nahastu zuela. Estatu Batuetako gobernuak konfusioa onartu egin zuen, nahiz eta istiluak eztabaida handia sortu, eta batzuek oraindik uste dute nahita egindako erasoa izan zela.

Nixon eta Ford-en legealdiak (1969-1977)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko martxoaren 1ean Estatu Batuetako presidentea, Richard Nixon, Israelgo Lehen ministroa, Golda Meir eta AEBetako seguritate arduraduna, Henry Kissinger, Washingtonen bildu ziren.

1970eko ekainaren 19an, William P. Rogers Estatu idazkariak formalki proposatu zuen Rogers Plana, 90 eguneko su-eten bat eskatzen zuena Israel eta Egiptoren artean, Higadura Gerra geldiarazteko. Rogers-ek egindako plana erabakigarria zen Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 242 Ebazpena konpondu ahal zuelako. Ebazpen honek eskatzen zuen Israeli 1967. urtean erasotutako eremuetatik erretiratzea.[2]

1973ko martxoaren 1ean Estatu Batuetako presidentea, Richard Nixon, Israelgo Lehen ministroa, Golda Meir eta AEBetako seguritate arduraduna, Henry Kissinger, Washingtonen bildu ziren.

1973ko otsailaren 28an, Washingtonera egindako bisita batean, Golda Meir Lehen ministro israeldarrak Henry Kissinger Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko aholkulariaren bake-proposamenarekin bat egin zuen, "segurtasuna versus subiranotasuna" oinarri hartuta: Israelek Egiptoko subiranotasuna onartuko zuen Sinai-n, eta Egiptok Israelen presentzia onartuko zituen kokaleku estrategiko batzuetan. Fronte diplomatikoan aurrerapenik ez zegoenez, Egipto gatazka militarrerako prestatu zen. 1973ko urrian, Egiptok, Siriak eta beste herrialde arabiar batzu, eraso egin zieten 1967ko gerratik beren lurraldeetan zeuden israeldarrei, eta horrela hasi zen Yom Kippurren Gerra. 1973ko urriaren 6an, Egipto eta Siriak, SESBren laguntzarekin Israeli eraso egin zioten.

Gerraren ondoren, Kissingerrek israeldarrei presio egin zien lurralde arabiarretatik erretiratzeko; horrek Israelen eta Egiptoren arteko bakean lagundu zuen. AEBk Israeli emandako babesaren ondorioetariko bat 1973ko petrolioaren krisia izan zen.

Carter-en legealdia (1977-1981)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James E. Carter-en legealdian AEBk Ekialde Hurbileko bake-prozesuan parte-hartze aktibo bat izan zuen. Honek Israel eta AEBetako harremanak hoztu zituen. Israel-Egiptoko bake ituna Etxe Zurian sinatu zen 1979ko martxoaren 26an. Hiru usteren ostean Israel Sinaitik erretiratu zen.

Carter presidenteak Palestinako aberriari eta Palestinako eskubide politikoei emandako babesak bereziki tentsioak sortu zituen Israelgo Lehen ministroa zen Menahem Begin-ekin.

Reagan-en legealdia (1981-1989)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981. urtean AEBetako Defentsa idazkari C. Weinberger-ek eta Ariel Sharon Israelgo Defentsa ministroak, Estrategia Kooperazio Akordua sinatu zuten, bi herrialdeen babesa hobetzeko asmoz. 1983ko azaroan, bi alderdiek Talde Politiko Militar Bateratua osatu zuten, urtean bitan biltzen dena. Aireko eta itsasoko ariketa militar bateratuak 1984ko ekainean hasi ziren, eta Estatu Batuek gerra-erreserbako bi instalazio eraiki zituzten Israelen, ekipo militarrak gordetzeko.

Estatu Batuen eta Israelen arteko harremanak Ronald W. Reagan-en legealdian sendotu ziren. Israeli "NATOko kide ez den aliatu handiaren" estatusa eman zitzaion 1989an. Estatu Batuek urtean 3 mila milioi dolarreko diru-laguntza eman zon Israeli, eta 1985ean merkataritza libreko akordioa ezarri zuten. Ordutik, bi merkataritza-bazkideen artean aduana-eskubide guztiak ezabatu dira.

Hala ere, harremanak okertu egin ziren Israelek Opera operazioa egin zuenean, Israelek Osirakek Bagdaden duen erreaktore nuklearraren kontrako aireko erasoa. Reaganek eten egin zuen hegazkin militarrak Israelera bidaltzea, eta gogor kritikatu zuen ekintza.

1985ean, Estatu Batuek Israelen egonkortze ekonomikoa bultzatu zuten, Estatu Batuen eta Israelen arteko foro ekonomiko bat sortuz.

Reaganek1988ko abenduan Palestinako Askapenerako Erakundean (OLP) eginiko hizketaldiak, hainbat Israeldarren haserrea ekarri zuen, baina harremanak ez ziren hautsi.

George H. W. Bush-en legealdia (1989-1993)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George H. W. Bush presidenteak Likud-en gobernuaren haserrea piztu zuen, 1991ko martxoaren 3an prentsaurreko batean esan zuenean Ekialdeko Jerusalem lurralde okupatua zela eta ez Israelek dioen bezala Israelgo zati subiranoa.

Irak eta Kuwaiten arteko krisiaren eta Israelek eragindako mehatxuen erdian, Bush presidenteak Estatu Batuek Israelen segurtasunarekin duen konpromisoa berretsi zuen.[3] 1991ko urtarrilaren 16an, Persiako Golkoko Gerra hasi ondoren, Israelgo eta Estatu Batuetako tentsioa gutxitu egin zen.

Bush eta James A. Baker idazkaria erabakiorrak izan ziren 1991ko urrian Madrilen ospatutako bake-konferentzietan. Bushek Yitzhak Shamir-en Likud-en gobernuarekin adiskidetasunezko harremanik ez zuela jakinarazi zen. Haatik, Israelgo gobernuak irabazi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 3379 Ebazpena indargabetzea, sionismoa arrazismoarekin parekatzen zuena.

Clinton-en legealdia (1993-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bill Clinton lehendakaria Yitzhak Rabin Lehen ministroaren hiletara joan zen, Jerusalemen, 1995eko azaroan. 1996ko martxoan Israelera egindako bisita baten ondoren, Clinton presidenteak 100 milioi dolar eskaini zituen Israelgo terrorismoaren aurkako jardueretarako, beste 200 milioi dolar Arrow antimisilak zabaltzeko eta 50 milioi dolar inguru tximisten aurkako laser-arma baterako.

Clinton presidentea ez zegoen ados Benjamin Netanyahu Lehen ministroak lurralde berriak okupatzearen politikarekin, eta presidenteak jakinarazi zuen Israelgo Lehen ministroak atzeratu egin zuela bake-prozesua.

George W. Bush-en legealdia (2001-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George W. Bush presidenteak eta Ariel Sharon Lehen ministroak harreman hobetu zituzten 2001eko martxoko eta ekaineko bileretan. 2003an, Bigarren Intifadaren eta Israelen atzeraldi ekonomiko handiaren ondoren, Estatu Batuek 9 mila milioi dolar eman zizkioten Israeli prestamu bezala.

Uztailaren 24an jakinarazi zen Estatu Batuek Israeli "bunkerrak suntsitzeko" bonbak emateko prozesuan zeudela, ustez Libanoko Hezbolla gerrillari-taldearen buruzagiari eraso egiteko eta lubakiak suntsitzeko erabiliko zirenak. Estatu Batuetako hedabideek ere zalantzan jarri zuten Israelek helburu zibiletan lukuz eginiko bonba kimikoak ez erabiltzeko akordioa hautsi ote zuen. Israelek esan zuen ez zuela nazioarteko legerik hautsi, helburu militarretan bakarrik erabili zirelako.

Uztailaren 15ean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak atzera bota zituen Libanok, Israelen eta Libanoaren arteko berehalako sua geldiarazteko egindako eskaera.[4] Uztailaren 19an, Bushen gobernuak ukatu egin zituen berehalako su-etenaren aldeko deiak.[5]

2008ko irailean, The Guardian-ek jakinarazi zuen Estatu Batuek baztertu egin zuela Israelgo Lehen ministro Ehud Olmerti Irango instalazio nuklearrak bonbardatzeko planari.

Obamaren legealdia (2009-2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barack Obama eta Benjamin Netanyahu Etxe Zurian, 2009an.

Barack Obama eta Benjamin Netanyahu Etxe Zurian, 2009an.

Kargua hartu ondoren, Barack Obama presidenteak Israelen eta palestinarren arteko bake-akordioa lortzeaz arduratu zen, eta Netanyahu Lehen ministroa presionatu zuen estatu palestinarra onartzeko eta negoziazioak hasteko. Azkenik, Netanyahuk 2009ko uztailaren 14an eman hasi bake hitzarmenekin, Estatu Batuen nahiaren arabera. Israelek hamar hilabeteko izoztea ezarri zuen Zisjordanian etxeak eraikitzeko proiektuari.

2009an, Obama Estatu Batuetako lehen presidentea izan zen Israeli bonba-suntsitzaileak saldu zizkiona. Transferentzia isilpean gorde zen.[6]

2010eko martxoaren 26an, Netanyahu eta Obama Etxe Zurian elkartu ziren. Bilera hartan, Obamak eskatu zuen Ekialdeko Jerusalenen eraikuntza judua izoztea eta tropak Bigarren Intifada hasi aurretik zeuden postuetara erretiratzea.[7]

2011ko irailaren 20an, Obama presidenteak adierazi zuen Estatu Batuek Palestinako edozein estutasun-eskaera iraungiko zutela Nazio Batuetan, eta adierazi zuen "ezin dela bakerako lasterbiderik egon".

2014ko apirilaren 2an, AEBetako Samantha Power NBEetako enbaxadoreak, AEBKO administrazioaren jarrera berretsi zuen. AEBK Palestinako aldebakarreko mugimendu guztien aurka egiten du.

2016ko abenduaren 23an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ebazpen bat onartu zuen, Israelgo kokalekuen amaiera eskatzeko. Obamako gobernuaren NBEetakoko enbaxadoreak, Samantha Power, abstenitzeko jarraibideak jaso zituen, AEBk aurretik ebazpen konparagarri bat iraungi zuen 2011. urtean.

Trump-en legealdia (2017-gaur egun)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donald Trump Estatu Batuetako lehendakari berria bihurtu zen 2017ko urtarrilaren 20an; Israelgo enbaxadore berri bat izendatu zuen, David M. Friedman. Urte berdineko irailean iragarri zen Estatu Batuek lehen oinarri militar iraunkorra irekiko zutela Israelen.

2017ko abenduaren 6an, Trump presidenteak Jerusalem Israelgo hiriburutzat hartu zuen. Estatu Batuetako enbaxada Jerusalemen ireki zen (aurrekoa Tel Aviv-en zegoen).[8]

Gaur egungo gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bake prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuek zeregin nagusia hartu du Israelen eta Palestinako arteko bake-negoziazioak errazteko. Estatu Batuek kritikatu jaso ditu, Israelgo gobernuaren abokatu gisa jardun duelako, agente zintzo gisa jardun beharrean. Adibidez, Estatu Batuetako gobernuak, lehenik eta behin, Israelgo gobernuari edozein ideia kontsultatu behar dio negoziazioetan aurrera egiteko, jendaurrean proposatu baino lehen.

Venezuela eta Israel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko urriaren 21ean jakinarazi zen Washingtonen presioak Venezuelarekin kontratu garrantzitsua izoztera behartu zuela Israel, Estatu Batuetan fabrikatutako F-16 borroka-hegazkinak eguneratzeko. Israelgo gobernuak baimena eskatu zion Estatu Batuei akordioa lortzeko, baina ez zitzaion baimenik eman.

Kooperazioa estrategikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuek eta Israelek lankidetza estrategiko, politiko eta militar zabala izateko konpromisoa hartu dute. Lankidetza hori zabala da, eta Estatu Batuetako laguntza, inteligentzia-trukea eta ariketa militar bateratuak barne hartzen ditu. Estatu Batuek Israeli ematen dioten laguntza militarra hainbat modutan aurkezten da, diru-laguntzak, proiektu berezien esleipenak eta maileguak barne.

Armamentu militarra Txinari saltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar, Estatu Batuek eta Israelek aldizka eztabaidatu dute Israelek Txinako Herri Errepublikarako segurtasun-ekipoak eta teknologia saltzeagatik. Estatu Batuetako administrazioen ustez, salmenta horiek kaltegarriak izan daitezke Asiako indar estatubatuarren segurtasunerako. Txinak Israelen bila ibili da, beste aldetik lortuko ez lukeen teknologia lortzeko, eta hainbat ekipo eta teknologia militar erosi ditu, komunikazio-sateliteak eta tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuak barne.

Jerusalem[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko Sei Egunetako Gerran Ekialdeko Jerusalem konkistatu ondoren, Israelek Jerusalemgo Udalean sartu zuen, eta auzotar eta etxeak eraiki ditu auzo arabiarretan, gobernu-bulegoekin batera. Israelek behin eta berriz esan du Jerusalem dela betiko hiriburu zatiezina. Estatu Batuek ez daude ados jarrera horrekin, eta uste du Jerusalengo estatu iraunkorra oraindik negoziazioen mende dagoela. Hori Palestinarako NBEren 1947ko banaketa-planean oinarritzen da, Jerusalemetik bereizitako nazioarteko administrazioa eskatzen baitzuen. Baina, 2017. urtean Donald Trump-ek, Jerusalem ofizialki onartu zuen Israelgo hiriburua zela, eta enbaxada estatubatuarra Jerusalemera eramateko asmoa iragarri zuen.[9]

Kooperazio militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuek armamentu militar handia du Israelgo, Airwing 7 base militarrean, erreserba bezala. Armamentua Estatu Batuena da, baina krisialdi batean Israeldarrek ere ebabili ahal dute. Gainera, esaten dute Estatu Batuek borroka eta bonbardaketa-hegazkinak dituztela leku horietan, eta uste da base horietako batek 500 oheko ospitale bat duela AEBetako itsas infanteentzat eta indar berezientzat.

Estatu Batuek eta Israelek inteligentzia-gaietan elkar lagundu izan dira1950eko hamarkadaz geroztik. Gerra Hotzean, Israelek arabiarrek harrapatutako sobietarrek eraikitako arma-sistemei buruzko informazioa eman zien Estatu Batuei. Israelek Ekialde Hurbileko giza adimenaren zati handi bat ere ematen die Estatu Batuei. Segurtasun Nazionaleko Agentziak onartu du Israeli xehetasun pribatuak eta estatubatuarren mezuak ematen dizkiola.[10]

Estatu Batuen eta Israelen arteko harreman estrategikoaren alderdi bat Arrow misilen garapena da. Misil berezi hauek gai dira beste misil balistiko batzuk antzemateko eta suntsitzeko. Israelek eta Estatu Batuek finantzatzen dute garapen hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Israeli-United States Relations» web.archive.org 2012-05-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. «Ceasefire agreement/Rogers Plan B - Text/Non-UN document (19 June 1970)» web.archive.org 2009-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  3. «Document: New world order: George Bush's speech, 6 Mar 1991» web.archive.org 2011-05-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  4. «Democracy Now! | Headlines for July 17, 2006» web.archive.org 2006-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  5. «Democracy Now! | Headlines for July 19, 2006» web.archive.org 2006-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  6. «Israeli bunker-busters cause Mideast alarm» www.spacewar.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  7. (Ingelesez) «Reports: Netanyahu 'Humiliated' by Obama Snub» Times of London 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  8. (Ingelesez) Landler, Mark. (2017-12-06). «Trump Recognizes Jerusalem as Israel’s Capital and Orders U.S. Embassy to Move» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  9. «President Donald J. Trump's Proclamation on Jerusalem as the Capital of the State of Israel | whitehouse.gov» web.archive.org 2017-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  10. «Report: Israel receives intelligence from US containing private information on US citizens» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]