Europa FM

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europa FM
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaEspainia eta Andorra
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
JabeaAtresmedia
Historia
Sorrera1996
webgune ofiziala
Facebook: tueuropafm Twitter: europa_fm Edit the value on Wikidata

Europa FM, Kataluniako musika irrati kate pribatu bat da. 1996ko apirilaren 15ean sortu zen. Bere egoitza nagusia Bartzelona hirian du, baina Espainiar Estatu osoan aireratzen da. Espainian gaztelaniaz aireratzen da, Katalunian berriz katalanez ere aireratzen da.

Atresmedia Corporación hedabide taldearen jabetzakoa da.

Programazioaren zatirik handiena 2000ko hamarkadatik gaur egunera arteko musika komertzial onenaren irrati-formula bat da, eta programa propioak gehitzen zaizkio, hala nola, Cuerpos especiales, Ricky García en Europa FM eta Me Pones. Guztiak 18 eta 35 urte bitarteko entzuleentzat. Gaur egun, gehien entzuten den seigarren irrati tematikoa da eta 707.000 entzule ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa FM 1996ko apirilaren 15ean hasi zen emititzen, FMren 91.0 zenbakian, Madril Erkidegoan Onda Mini irratian, hau da, Francisco Gayaren jabetzako haur eta gazteentzako irrati batean. Irrati berriaren programazioa, irrati-formulako arrakasta musikal sorta batean oinarritzen zen. 18 eta 55 urte bitarteko publikoari zuzendua, eta desagertutako Onda Mini irratiaren espazio gutxi batzuk gehituko zitzaizkion. Espazio horiek desagertu egin ziren, goizekoa izan ezik, musika-irrati huts batean kokatuz.


1999ko udan, Europa FMk 10 urterako lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Onda Cerorekin (Telefonicaren jabetzakoa), erreferentziazko musika-irrati bihurtzeko. Hedabideen azterketa orokorra, gaztelaniaz Estudio General de Medios (EGM), emandako datuen arabera, irratiak 133.000 entzule baino gehiago zituen. Sinatu eta urtebetera, Onda Cero Europa FMri utzitako frekuentzia batzuk berreskuratzen saiatu zen. Egoera hau 2000.urtean konpondu egin zen, Europa FMk musika-formulari eutsi baitzion, Onda Ceroko informazio-buletinak ematearen truke.

2004eko otsailean, Onda Cero Europa FMren %100 arekin geratu zen, musika-irrati-formula gisa berrabiarazi nahi izan zuen, Kiss FMren hilarria jarraituz. Hurrengo bi urteetan 274.000 entzule izan zituen. 2004ko uztailean taldeak Fernandisco kontratatu zuen (Los 40 taldetik zetorrena) zuzendari berri gisa, irudi korporatiboa erabat aldatu zen «Save the Music» eslogana jarri eta esatari berriak kontratatu ziren. Hala ere, aldaketek ez zuten espero zuten eragina izan: Fernandisco bertan behera utzi zuten urtebete baino gutxiagoan eta Onda Cerok programazio-estrategia aldatu zuen.

2005eko irailaz geroztik Patricio Sánchezen zuzendaritzapean, Europa FMk publiko gaztea izan zuen nagusi (18-35 urte) eta bi zutabetan oinarritu zen. Alde batetik, irrati-formula musikala 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte pop abestietan oinarritu zen. Bestalde, Kataluniatik etorritako programak eta esatariak gehitu ziren, hala nola, Ponte a prueba (Prohibit als pares-en oinarritua,Flaix FM), Josep Lobatórekin, Uri Sàbat eta Agnes Tejada hesierako taldean; Euroclub, Alberto Buscaronsekin (2010tik Xavi Martínezekin eta 2013tik Juanma Romerorekin)​ eta Laura Trigo; ¿Me pones? Alberto Buscaronsekin (2010tik, Juanma Romerorekin); Europa Baila, Quique Tejada eta Levántate y Cárdenas Javier Cárdenasekin.

Orduz geroztik, Europa FMko audientziak igoera egin du, eta Espainiako hirugarren irrati-formula bihurtu da audientziari dagokionez, eta Espainiako bigarren aukera ere 35 urtetik beherakoen artean. 2008an milioi bat entzule baino gehiago izan zituen EGMn lehen aldiz, eta 2013an, 2.151.000 entzule izatera iritsi zen.

Organigrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europa FMko zuzendaria: Patricio Sánchez
  • Kate-produkzioaren koordinazioa: Fernando Alemán eta Jordi Munné
  • Sustapen-ekitaldien koordinatzailea: Lluís Soler

Programak eta Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa FMk hainbat programa emititzen ditu:[1]

  • Cuerpos especiales-Eva Soriano eta Iggy Rubín
  • Ricky García Europa FMn-Ricky García
  • Me pones-Juanma Romero
  • Tómatelo menos en serio-Chenoa
  • Fórmula Europa FM- Cristina García, Juan Sánchez, Rocío Santos eta Tony Loarces

Frekuentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdearen arabera frekuentzia desberdinak dituzte:[2]

Andaluzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasko Printzerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztela-Mantxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztela eta Leon[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Katalunia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Erkidegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako Erkidegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Extremadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balear uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako Autonomia Erkidego[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtziako Eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Programas de EUROPA FM: Cuerpos especiales, Me Pones, Ricky García y Fórmula | Música, Audios y Podcast | Europa FM» www.europafm.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Frecuencias de Radio, Emisoras y Podcast de RADIO EUROPA FM, España, Catalunya, Europa, UE. | Europa FM» www.europafm.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]