Frantzia-Prusia Gerra
| Frantzia-Prusia Gerra | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bismarck (kaskoa buruan daramala) eta Napoleon III.a Sedango gudua eta gero |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Napoleon III.a, François Achille Bazaine, Patrice de Mac-Mahon |
Otto von Bismarck, Helmuth von Moltke |
||||||
| Indarrak | |||||||
| 400.000 soldadu | 1.200.000 soldadu | ||||||
| Galerak | |||||||
| 279.000 hildako edo zauritu 284.000 preso 350.000 zibil |
70.000 hildako edo zauritu 200.000 zibil |
||||||
Frantzia-Prusia Gerra edo Frantzia-Alemania Gerra[1] 1870eko uztailetik 1871ko maiatzera arte izandako gerra izan zen[2]. Gerra piztu zuena Emseko telegrama ospetsua izan zen. Frantzia-Prusia gerra bat baino areago, Frantzia-Alemania gerra bat izan zen, Alemaniako beste estatuek Prusiarekin bat egin zutelako (Bismarckek hala prestatua). Horixe zen, hain zuzen ere, Alemaniaren bateratzea sortu zuen kausetako bat.
Eduki-taula |
[aldatu] Aurrekariak
1866an Prusiak Austria-Prusia Gerran Austria menderatu ondoren, Alemaniaren bateratzea bere inguruan bilatu zuen. Frantziak, bere aldetik, Luxenburgo eta beste eskualdeak anexionatu nahi zituen, baina ez zuen beste herrialdeen babesa Prusiaren aurka egiteko.
Juan Prim jeneral espainiarrak Leopoldo bere semeak Espainiako tronua onar zezan Karlos Antonio Hohenzollern-Sigmaringengoa bisitatu zuenean, Otto von Bismarck prusiarrak onespenaren alde azaldu zuen. Baina Prusiak ez zuen Kuban Espainiako subiranotasuna nahi eta akordioa desegitekotan izan ziren.
1870eko uztailan Parisen onespenaren berri izan zuten. Iritzi publikoak frantziar estatuaren erantzuna eskatu zuen. Hala eta guztiz ere, handik gutxira Karlos Antonio Hohenzollern-Sigmaringengoak bere semearen ukazio publikoa azaldu zuen. Parisek, orduan, Emsera bere enbaxadorea bidali zuen Leopoldoren idatzizko uko egite bat lortzeko, Gilen I.a Alemaniakoak ukatu zuena.
Kaiserrek Bismarcki telegrama bat bidali zion gertatutakoa kontatuz. Orduan Bismarckek telegramaren testua aldatu (Gilen I.a frantziar enbaxadorea kaleratu balu bezala) eta prentsan zabaldu zuen[3]. Honek sutan jarri zien frantziarrei eta Otto von Bismarckek Alemaniako hegoaldeko estatu guztiak batzea lortu zuen.
[aldatu] Garapena
- Uztailaren 20: Le Bœuf mariskala Rhinen armadaren buruzagi nagusi izendatua izan zen[4].
- Uztailaren 27: Eugenia de Montijo enperatriza erregeorde bilakatu zen.
- Uztailaren 28: Napoleon III.a Metzera heldu zen armadaren zuzendaritza hartzeko.
- Abuztuaren 2: Saarbrücken inguruan borrokatu zuten. Frantziarrek Sarre okupatu zuten.
- Abuztuaren 4: Wissembourgeko guduan, gerraren lehendabizikoa, frantziarrak menderatuak izan ziren[5].
- Abuztuaren 6: Froeschwiller-Woerthko guduan III. prusiar armadak garaipena lortu zuen. Frossard jeneralaren dibisioa Forbachen menderatua izan zen.
- Abuztuaren 12: Napoleon III.a gaixotu eta Aquiles Bazaine mariskalari armadaren zuzendaritza eman zion.
- Abuztuaren 16: Mars-le-Tourreko gudua, Moselan. Mac-Mahonen armadak Châlonseraino atzera egin zuen[6].
- Abuztuaren 18: Gravelotteko guduan Bazaine mariskalaren armada erabateko porrota jasan zuen. Loignyko guduan I. armada menderatua izan zen.
- Abuztuaren 25: Mac-Mahonek 140.000 soldadu hartu zituen kanpaina bat hasteko.
- Abuztuaren 30: Beaumonteko guduan Mac-Mahon menderatua izan zen eta Sedaneraino atzera egin zuen..
- Abuztuaren 31: 240.000 lagun eta 700 kanoi zituzten bi prusiar armadak Mac-Mahon setiatua zuten.
- Irailaren 1: Mac-Mahon zaurituta, de Wimpffen jeneralak ordezkatua da. Helmuth von Moltke mariskalak Sedango guduan erabateko garaipena lortu zuen[7].
- Irailaren 2: Napoleon III.a preso hartu zuten. De Wimpffenek hiria txil egin zuen.
- Irailaren 3: Bellevue jauregian errendizio agiria sinatu zuten.
- Irailaren 4: Napoleon III.a Wilhelmshöhera, Kasseltik gertu, eraman zuten preso.
- Prusiar armadak Paris setiatu eta «Komuna» sortu zen. Hiriburuak urtarrilera arte eutsi zuen.
[aldatu] Ondorioak
Gilen I.a Versaillesko jauregiaren Galerie des Glacesen edo ispiluen galerian kaiser izendatu zuten eta, beraz, Alemaniaren bateratzea gauzatu zen. Horrela Prusiako Erresuma bere inguruan Alemaniar Inperioa sortu zuen, historian inoiz bateratuak izan ziren alemaniar estatu txikiekin batera, ezta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaietan.
Frankfurteko itunaren bitartez, Bismarckek baldintza gogorrak ezarri zituen Frantziari: Alsazia-Lorena eta bere ikatz-meategiak galtzea, isun handiak eta abar.
Frantzian inperioa desagertu zen eta Frantziako Hirugarren Errepublika aldarrikatu zuten[8].
Bismarckek Aliantza Hirukoitza sortu zuen Austria eta Italiarekin batera. Frantziak, berriz, Errusiarekin Biko Aliantza eta 1904an Erresuma Batuarekin Entente Cordiale sortu zituen, gero Entente Hirukoitza izango zena.
Zauriak ez ziren ondo osatuak izan eta aliantza biek Lehen Mundu Gerran borrokatuko zuketen.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Howard, Michael (1991). The Franco-Prussian War: The German Invasion of France 1870–1871. Routledge. 39. orr. ISBN 0-415-26671-8.
- ↑ Taylor, A.J.P. Bismarck: The Man and the Statesman. Londres: Hamish Hamilton, 1988. ISBN 0-241-11565-5
- ↑ Rüstow, Wilhelm; John Layland Needham. The War for the Rhine Frontier, 1870: Its Political and Military History. Blackwood, 1872
- ↑ Craig, Gordon A. Germany: 1866–1945. Oxford University Press, 1980
- ↑ Wawro, Geoffrey (2003). The Franco-Prussian War: The German Conquest of France in 1870–1871. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 0-521-58436-1
- ↑ Maurice, John Frederick; Wilfred James Long. The Franco-German War, 1870–71. S. Sonnenschein and Co., 1900
- ↑ Baumont, Maurice. Gloires et tragédies de la IIIe République. Hachette, 1956