Hasan II.a

Wikipedia(e)tik
(Hasan II.a Marokokoatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marokoko erregea (Rabat, 1929 - Rabat, 1999). Muhammad V.a sultanaren lehen semea. Aita hiltzean errege izendatu zuten (1961). Haren programa politikoak islam erlijioa, erregetza eta demokrazia soziala zituen oinarritzat. Laster, ordea, greba batzuen ondorioz eszepzio-egoera ezarri eta aginpide legegilea eta betearazlea beretu zituen (1965). Geroztik, politika-molde autoritarioari eutsi zion (oposizioaren aurkako zapalkuntza, Ben Barka auzia, herri-protesten zapalketa). Zenbait atentatu izan zuen, eta armadaren ezinegonari ere aurre egin behar izan zion (Ufkir-en estatu-kolpea). 1976an Espainiaren mende zegoen Sahara aldeaz jabetu zen, hartarako 1975eko abenduan Ibilaldi Berdea delakoa antolatuta. 1991n, eta autodeterminazioko erreferendum bat egin behar zela-eta, amnistia zabal bat eman zien Marokon atxilotutako edo Aljerian babes harturiko sahararrei. Hil zenean, semeak, Sidi Mohamedek, hartu zuen erregetza, Muhammad VI.a izenarekin.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak