Ibaizabal
|
|||
|---|---|---|---|
| Kokapena | Bizkaia | ||
| Luzera | 63 km | ||
| Arroa | 1.900 km² | ||
| Emaria | 18 m³/s | ||
| Iturburua Koordenatuak |
Arrazola 43°6′6″N 2°34′53″W / 43.10167°N 2.58139°W |
||
| Ibai ahoa Koordenatuak |
Bizkaiko Golkoa 43°19′31″N 3°1′7″W / 43.32528°N 3.01861°W |
||
Ibaizabal[1] Durangaldetik igaro eta Nerbioi ibaiarekin batuta Bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena sortzen duen ibaia da. 620 km2-ko arroa du, Nerbioi ibaiarekin batzen den tokiraino; eta Ibaizabalek, Nerbioik eta biek elkartuta, egindako arroa, berriz, 1.900 km2 da.
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Ibaia sortzen hainbat errekak parte hartzen dute. Jatorriz Zumelegi izena duen ibaia da, Elorrio inguruko erreka errekastoek elkartzean sortua, Atxondora heltzean Arrazola erreka biltzen zaio, (Anboton jaiotzen dena (1.296 metro)) eta Ibaizabal izena hartzen du. Abadiñon Atxarte eta Oiz (1.026 m) eta Mañazar menditik jaisten diren hainbat errekak sorturiko Zaldu ibaia gehitzen zaizkio. Iurretan Mañarierreka, Lemoan Arratia ibaia, Basaurin Nerbioi ibaia, Bilbon Cadagua eta Erandion Asua ibaia batzen zaizkio, harik eta Portugalete eta Getxo bitartean itsasoratzen den arte.
Itsasoratzea [aldatu]
Ibaizabal itsasadar bilakatzen da Bilboko Abusun, eta Bizkaiko Golkoan hiltzen da, Abrako golkoan.
Ibaiadarrak [aldatu]
Ezkerretik [aldatu]
Eskuinetik [aldatu]
Ibaiaren kutsadura [aldatu]
2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kobrea, zianuroa eta merkurioa.[2]
Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.
Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako. Bereziki larria da egoera Ibaizabalen adarra den Nerbioi ibaian, Aiaraldean industria jarduera handia dagoen arren ez baitute araztegirik; eta Urduñan ere ez.[3][4][5]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskal Herriko ibaien zerrenda, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0166.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-04-28
- ↑ Txus Díez: «Seis ríos vascos presentan niveles de contaminación superiores a las exigencias de la Unión Europea», Diario de Noticias de Álava, 2009-02-09.
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2006: ni un ladrillo más».
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2007: metástasis costera».
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2008: hipoteca costera».
Ikus, gainera [aldatu]
Argazki bilduma [aldatu]
-
Bizkaiko zubia. Getxo (Areeta) eta Portugalete.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Ibaizabalen inguruko informazioa
- (Euskaraz) Ibaizabali buruzko erreportajea ARGIA aldizkarian
|
||||||||||||||