Irin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artaburu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:10, 15 apirila 2016
Fitxategi:White flour.jpg
Gari irina.

Irina ehotutako labore aleetatik lortzen den hauts fina da.

Irina, labore ezberdinetatik lor daiteke. Ohikoena garitik lortzen dena den arren (Europatik datorren laborea, ogia egiteko ezinbesteko osagaia), zekale, garagar, olo, arto (Amerikatik etorritako laborea) edo arrozezkoa (Asiatik etorritako laborea) ere egiten da. Lekalez eginiko irinak ere badaude (baba, txitxirioa), eta, Australian, akazia espezi ezberdinen haziekin ere egiten da irina.

Landareekin eginiko irin guztiek elkarrekin duten gaia, almidoia da, karbono hidrato konplexu bat dena.

Motak

Gari irina

Europan, irin hitza, gariarekin egindakoari erreferentzia egiteko erabiltzen da, eta findua zein bihi osokoari erreferentzia egiten dio, honek, ogiaren oinarrizko osagai gisa duen garrantziagatik, aldi berean, europar kulturako elikaduraren oinarrietako bat dena. Gari irina ogia egiteko erabiltzearen arrazoien artean, glutena dago, urarekin nahastean agertzen dena. Glutena, ogiari bere elastikotasun eta sendotasuna ematen dion proteina konplexu bat da.

Hain da ohikoena gari-irina, ezen euskaraz sarri ogi-irina ere deritzola.

Gari irinaren konposaketa 100 gramoko:
Mota Bihi osokoa Findua Indartua
Ura 10,27 g 11,92 g 11,92 g
Energia 339 kcal 364 kcal 364 kcal
Koipea 1, 87 g 0, 98 g 0, 98 g
Proteina 13,70 g 15,40 g 15,40 g
Karbono hidratoak 72,57 g 76,31 g 76,31 g
Zuntza 12,2 g 2,7 g 2,7 g
Potasioa 405 mg 107 mg 107 mg
Fosforoa 346 mg 108 mg 108 mg
Burdina 4,64 mg 3,88 mg 4,64 mg
Sodioa 5 mg 2 mg 2 mg
Magnesioa 138 mg 22 mg 22 mg
Kaltzioa 34 mg 15 mg 15 mg
Kobrea 0,38 mg 0,14 mg 0,14 mg
Zinka 2,93 mg 0,70 mg 0,70 mg
Manganesoa 3,79 mcg 0,682 mcg 0,682 mcg
C bitamina 0 mg 0 mg 0 mg
A bitamina 0 UI 0 UI 0 UI
B1 bitamina (Tiamina) 0,4 mg 0,1 mg 0,7 mg
B2 bitamina (Erriboflavina) 0,215 mg 0,04 mg 0,494 mg
B3 bitamina (Niazina) 6,365 mg 0 mg 5,904 mg
B6 bitamina (Piridoxina) 0,341 mg 0,2 mg 0,44 mg
E bitamina 1,23 mg 0,06 mg 0,06 mg
Azido folikoa 44 mcg 0 mcg 128 mcg
Iturria: AEBetako Droga Administraritza.

Beste landare irinak

Animalia jatorriko irinak

Proteinetan aberatsak diren animalia jatorriko irinak ere badaude, horietako batzuk, haragi industriaren azpiproduktuen bidez lortuak.

Irinaren elaborazioa

Irina, aleak, errotarri edo altzairuzko gurpilekin xehatzean lortzen da. Egun, makina elektrikoekin xehatzen da, eskuko errota txiki eta elektrikoak saltzen diren arren.

Xehatze prozesuan, zahia baztertzen da, eta, beraz, irina, liserigarriago eta zuntzean pobreago geratzen da. Gainera, aleurona eta enbrioia banatzen dira, eta, beraz, proteina eta koipea galtzen da, irinaren garraztearen eragile nagusiak.

Suspentsioan dagoen irin hautsa, eztandagarria da, modu finean hauts bihurtutako edozein substantzia suharbera eta airearen arteko edozein nahasketa bezala. Eztanden ondorioz gertatutako tragediarik okerrenetako batzuk, irin errotetan gertatu dira.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irin Aldatu lotura Wikidatan