Joaquín Lucarini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joaquín Lucarini
Datu pertsonalak
Izen osoa Joaquín Lucarini Makazaga
Jaio 1905eko ekainaren 14a
Fontecha, Lantarón (Araba Araba)
Hil 1969ko irailaren 21
Burgos (Flag of Castile.svg Gaztela)

Joaquín Lucarini Makazaga (Fontecha, 1905eko ekainaren 14aBurgos, 1969ko irailaren 21a) euskal eskultorea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografía

Lantarongo Fontecha herrian jaioa, aita Angelo Lucarini Politi[1] Pietrasantan (Toskana) jaioa zen. Aita Italiatik erbesteratu eta Arabako hiriburuan kokatu ziren joera libertarioko lagunetako bat zen[2] eta eskultorea izanik hiriko Katedral Berrian lan egin zuen. Ama Casilda Makazaga[3] zuen, jatorri nafarreko arabarra.

Aitarekin funtsezko gaiak ikasi ondoren, katedralaren lanak eten eta Bilbora joan zen familia. Bertan Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi eta Ateneon lehendabiziko erakustaldia egin zuen, 1927an hain zuzen ere.

Arabako Foru Aldundiak emandako beka bati esker Parisen eta Italian ikasi zuen[4]. Frantziako Revue Moderne Ilustrée des Arts et de la vie aldizkariaren 14. zenbakiak, 1930eko uztailaren 30ena, Lucarini errealismo espainiarraren ordezkatzailetzat aipatu zuen.

Bere karreraren hasiera hasieratik arrakasta izan zuen. 1929an Bilboko Club Deportivoren erliebeak egin zituen. Bilboko lorategi-hirian El Olimpo izeneko estudioa jarri eta bertan egin zituen lan gehienak. 1969an Burgosko San Pablo zubian El Cidi buruzko zortzi eskulturak egiten ari zela, tronbosi izan eta hil zen.

[aldatu] Estiloa

Bere lanetan klasizismoa da nagusi, giza irudia landuz. Hala ere estilo eklektiko du, agian beti enkarguz lan egin zuelako. XX. mendean modan zegoen Art Décoren eragina ere nabarmena da. Materialen artean: harri, marmol, brontze, alabastro, zur eta buztina landu zituen.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Lan nabarmenen iruditegia

[aldatu] Kalea Gasteizen

Bere oroimenerako Gasteizen kale bati Joaquín Lucarini izena jarri zitzaion. Mendizorrotz auzoko Batan aldean dago.

[aldatu] Erreferentziak

  1. "Ángel Lucarini" izenez ere ezaguna. Ikus adibidez artikulu hau.
  2. Alfredo Velasco Núñez: El Hilo Negro Vasco. Anarquismo y Anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936), Martxoak 17 KE, Bilbo, 2009; ISBN 978-84-613-0272-7. Ikus 20.or.
  3. Ofizialki "Macazaga".
  4. Berria Bilbao.neten.

[aldatu] Bibliografia

  • La gran Enciclopedia vasca, "La pintura vizcaína de la postguerra" Bilbo, 1972.
  • Mario Ángel Marrodán, "Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini" Donostia, 1988. ISBN 84-86240-57-3
  • Vicente Arrizabalaga, "Cuatro altorrelieves de Joaquín Lucarini en el Hospital de Leza. Revista de cultura e investigación vasca Sancho el Sabio" ISSN 1131-5350, 10. zbk., 1999, 139-150. orr.
  • María Jesús Beriain eta Ana de Begoña, "Joaquín Lucarini escultor" Gasteiz, 1985, ISBN 84-505-2387-7.
  • Iñigo Sarriugarte, "Joaquín Lucarini, el esfuerzo y la constancia de una vida unida a la escultura" Gasteiz, 1997
  • Gipuzkoako Foru Aldundia, "La arquitectura en el País Vasco durante los años treinta" 1986
  • Mario Angel Marrodán, "Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini" ISSN 1137-4403, 5. zbk, 1988, 279-344. orr.
  • José Marín Medina, "La escultura española contemporánea. Historia y evaluación crítica (1800-1978)" 1978
  • Xabier Saenz de Gorbea, "Escultura Vasca 1889-1939" Banco de Bilbao, 1984.
  • G. Mujika "Estatuas del País Vasco", 1913 (Berrargitaratua: La Gran Enciclopedia Vasca, 1974).
  • Xabier Saenz de Gorbea, "Los Lucarini del Deportivo"
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Joaquín Lucarini
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak