Jose Maria Satrustegi

Wikipedia(e)tik
Jose Mari Satrustegi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau ikertzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Satrustegi (argipena).
Jose Maria Satrustegi
Jose Maria Satrustegi
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Maria Satrustegi Zubeldia
Jaio 1930eko azaroaren 15a
Arruazu (Nafarroa)
Hil 2003ko martxoaren 27a
Iruñea (Nafarroa)
Euskaltzaindiako kideak Arantzazun 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Mari Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.

Jose Maria Satrustegi Zubeldia (Arruazu, Nafarroa, 1930eko azaroaren 15a - Iruñea, Nafarroa, 2003ko martxoaren 27a) etnografoa, euskal idazlea, itzultzailea eta euskalaria izan zen. Madozko erretore, Luzaideko bikario eta Urdiaingo erretore izan zen. Euskaltzain osoa zen 1963az geroztik, eta Euskaltzaindiko Idazkaria ere bai, urte luzez.

Artikuluak eta liburuak ehunka idatzi zituen, eta euskarazko onomastika (pertsona eta leku izenak) eta gai etnografikoak landu zituen gehienbat, euskaraz zein gaztelaniaz. Fontes Linguae Vasconum filologia aldizkaria eta Cuadernos de Etnografía y Etnología de Navarra etnografia aldizkaria sortu, abiarazi eta bideratu zituen. Lan handia egin zuen euskara ikertzen eta euskararen erabilera sustatzen.

Eduki-taula

Lanak [aldatu]

Onomastika [aldatu]

  • Euskal izendegia (1972)

Etnologia eta etnografia [aldatu]

  • La puerta de España en el camino de Santiago (1962)
  • Estudio etnográfico de Urdiain (1967)
  • Personajes populares relacionados con la brujería (1970)
  • Euskaldunen seksu bideak (1975)
  • Mitos y creencias (1980)
  • Solsticio de invierno (1988)
  • Antropología y lengua (1989)
  • Sakanerri barrena (1999)

Nobela [aldatu]

Saiakera [aldatu]

Herri literatura [aldatu]

  • Bordel bertsularia (1965, Auspoa): Joan Etxamendi Bordel bertsolariaren biografia eta bertsoak jasotzen dituen liburua.
  • Luzaide'ko kantiak (1967, Auspoa): Luzaideko euskarazko herri kantuak jasotzen dituen liburua.
  • Lapur Zuriak (1981): euskal ipuin tradizional bat.
  • Ipui miresgarriak (1982): euskal ipuin tradizionalen bilduma.
  • Axelko eta Otsoko (1983): euskal ipuin tradizional bat.
  • Mattin Mottela (2001, Ibaizabal): Nafarroako Sakanan, herri memorian muin-muinetik errotua dagoen pertsonaia historikoa dugu Mattin Mottela, eta egileak berak hari buruz haurtzaroan entzundakoak, batez ere aitari, bildu zituen liburu horretan.
  • Argisentiko ipuinak (2002): euskal ipuin tradizionalen bilduma.
  • Oihan txikiko mamuak (2003): euskal ipuin tradizionalen bilduma.

Itzulpenak [aldatu]

Biografiak [aldatu]

Euskara ikertu, sustatu, sendotu edo zabaltzeko lan egin duten hainbat pertsonaren biografiak idatzi zituen, eta Bidegileak bilduman argitaratu:

  • J. Frantzisko Aizkibel (1998, Bidegileak bilduma, 12. zenbakia)
  • Alejandro Tapia (2000, Bidegileak bilduma, 21. zenbakia)
  • Perpetua Saragueta (2001, Bidegileak bilduma, 25. zenbakia)
  • Joxe Agerre (2002, Bidegileak bilduma, 28. zenbakia)
  • Norbert Tauer (2003, Bidegileak bilduma, 30. zenbakia)
  • Frantzisko Torres Ibañez «Aita Felipe Murietakoa» (2003, Bidegileak bilduma, 33. zenbakia)

Erreferentziak [aldatu]

  • Patxi Salaberri (2004): Jose Mari Satrustegi (1930-2003), Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]