Hermann Hesse
Hermann Hesse, NAF: [ˈhɛr.man ˈhɛ.sə], (Calw, Baden-Württemberg, Alemania, 1877ko uztailaren 2a - Collina d'Oro, Ticino, Suitza 1962ko abuztuaren 9a ) Alemanian jaiotako poeta, idazle eta margolaria izan zen, suitzar nazionalitatea ere eduki izan zuena. 1946an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
1877an Cawleko hirian jaio zen. Bere lehen urteak Alemania eta Suitza artean pasa zituen, haurtzaro eta nerabezaro zailak izan zituen eta ikasketak guztiz utzi zituen 1896an. 1989an Vienako egunkari batean bere lehen poema, Madonna, argitaratu zen. 1898rako idaztea zen bere lan bakarra eta hurrengo urteetan ospea lortu zuen idazle bezala. 1904an Maria Bernoullirekin ezkondu zen eta berarekin hiru seme-alaba izan zituen. 1911an Indonesia eta Sri Lankara bidaiatu zuen, eta esperientzia honek eragin handia izan zuen bere idazkeran. Hurrengo urtean, Suitzara itzultzean, bere emaztearekiko harremana asko txartu zen.
Lehenengo Mundu Gerran gerrako presoez arduratzen egin zuen lan, baina beranduago nazionalismoa kritikatzen hasi zen. Prentsa alemaniarrak eta hiritar alemaniar askok gogor krikikatu zuten Hesse. Gerra ondoren, 1920ko hamarkadan Hesse bi aldiz ezkondu zen emakume ezberdinekin eta margotzen hasi zen. 1923an hiritar suitzarra bilakatu zen. Nazien goraldiak asko kezkatu zuen Hesse, bereziki artearen eta literaturaren aurkako jarrerak. Juduen jazarpenaren aurka idatzi ondoren egunkari alemaniarrek bere idazlanak argitaratzeari utzi zioten. Azkenean guztiz debekatu ziren Alemanian.
[aldatu] Liburu garrantzitsuenak
- 1898 - Romantische Lieder (Abesti erromantikoak)
- 1899 - Eine Stunde hinter Mitternacht (Ordu bat gauerdia ondoren)
- 1904 - Peter Camenzind
- 1906 - Unterm Rad (Gurpilaren azpian)
- 1908 - Freunde (Lagunak)
- 1910 - Gertrud
- 1914 - Rosshalde
- 1915 - Knulp
- 1919 - Demian
- 1919 - Klein und Wagner (Klein eta Wagner)
- 1919 - Märchen
- 1920 - Kinderseele
- 1920 - Blick ins Chaos (saiakerak)
- 1920 - Klingsors letzter Sommer (Klingsorren azken uda)
- 1920 - Wanderung: Aufzeichnungen
- 1922 - Siddhartha
- 1927 - Die Nürnberger Reise
- 1927 - Der Steppenwolf (Estepako otsoa)
- 1930 - Narziss und Goldmund (Narcissus eta Goldmund)
- 1932 - Die Morgenlandfahrt (Bidaia Ekialdera)
- 1937 - Gedenkblätter (Idazkera autobiografikoak)
- 1942 - Stufen (Etapak)
- 1942 - Die Gedichte (Poemak)
- 1943 - Das Glasperlenspiel (Beira-aleen jokoa)
- 1946 - Krieg und Frieden (Gerra jarraitzen badu)
- 1953 - Eine Bibliothek der Weltliteratur (Munduko literaturaren liburutegia)
- 1976 - Nire sinesmena: Ensaioak bizitza eta arteari buruz
[aldatu] Euskaraz
- Estepako otsoa (Der Steppenwolf). 1986. Elkar argitaletxea. Itzultzailea: Pello Zabaleta.
- Peter Camenzind (Peter Camenzind). 1992. Ibaizabal argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez)(Alemanez) Hesseri buruzko webgunea
- (Ingelesez) Hessen margo batzuk