Tolosaldeko Arraun Kluba
Tolosaldeko Arraun Kluba | |
---|---|
Sorrera | 2005 |
Herria | Tolosa, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Sabino Alijostes |
Entrenatzailea | Ramon Erostarbe |
Patroia(k) | Maialen Amondarain Izaro Lestayo |
Kolorea(k) | urdina, horia eta beltza |
Trainerua | Tolosaldea |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 1 Euskotren Liga 2 Gipuzkoako Liga 2 ETE Liga 4 Euskadiko Txapelketa 2 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | 4.a |
2024 | 4.a (Euskotren Ligan) |
Webgunea | www.arraunatolosa.blogspot.com.es |
Tolosaldeko Arraun Kluba, labur TAK Oria izenez ere ezaguna, 2005. urtean Tolosan (Tolosaldea, Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako Oria ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak Tolosako Zerkausiaren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.
1977 eta 1980 artean gizonezkoen batelek maila bikaina izan zuten eta Espainiako txapelketak ere irabazi zituzten. Tolosaldeko Arraun Kluba sortu zenean arraunketa bultzatzea zuen helburu eta harrobia sortzea. Emakumezkoen traineru indartsua eratu zuten getariarrekin batera eta Getaria-Tolosa Ligako txapeldun izan zen eta Kontxan bigarren egin zuen birritan. 2018an traineru propia osatu zuen eta Liga nagusian egiten du arraun.
2024ko martxoan Espainiako Arraunketa Federazioak Kantauriko aulki finkoaren saria eman zion modalitate guztietan aritzeagatik eta bereziki emakumezkoen arraunketa bultzatzen egindako lanarengatik[1].
Batelak
Elkartea 2005ean sortu bazen ere, Tolosako arraunlariek bateletan hainbat garaipen izan zituzten 1970eko hamarkadaren amaieran, beste elkarte batzuen izenpean. 1975ean, Emendek elkarteak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; eta 1976 eta 1980 artean, S.R. La Veletak Espainiako txapelketa bi, Euskadiko bat eta Gipuzkoako hiru irabazi zituen. Tolosarren palmaresa, beraz, honako hau da:
- Espainiako Batel Txapelketa (2): 1977, 1980
- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 1980
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (4): 1975, 1976, 1977, 1980
Emakumezkoen batelek ere irabazi dituzte txapelketak:
- Euskadiko Batel Txapelketa (4): 2006, 2008, 2009, 2010
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (3): 2006, 2007, 2008
Emakumezkoen trainerua
2008an emakumezkoen trainerua atera zuen Tolosaldea izenarekin eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hirugarren egin ondoren Kontxako Banderara sailkatzeko zorian egon ziren, sailkapen estropadan bosgarren egin baitzuten.
Getaria-Tolosa puntako trainerua
2009an Getariarekin batera Getaria-Tolosa eratu zuen eta euskal trainerurik onenetakoa izan da, emaitza aipagarriak lortu baitituzte. Tartean Euskadiko eta Gipuzkoako bina txapelketa, 2011eko Liga nagusia eta 2010 eta 2011ko Kontxako bigarren postuak. Getaria-Tolosaren ibilbidea 2012 denboraldiaren amaieran bukatu zen.
Tolosaldea bakarka
2018an bakarkako ibilbideari ekin zioten Zarautzekin ituna lortu ondoren. Zarauztarrek trainerua eta hainbat arraunlari eman zizkioten. Lehenengo bandera ere eskuratu zuten, Errenteria Hirikoa. Irailean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta zortzigarren egin zuen. 2019an ere ETE Ligako ohorezko txandan ibili zen eta Colindresko Bandera irabazi zuen.
2020an Sanpedrotarrarekin egin zuen hitzarmena. Pedreñarena zen "Seve Ballesteros" traineru beltza eskuratu zuen eta branka morez margotu zuen. Bi jardunaldiren faltan matematikoki ETE Liga irabaztea lortu zuen. Kontxako Banderan ere sartu zen sailkapen estropadan bigarren denbora eginaz. Azkenean laugarren postua eskuratu zuen. Play-offetan ez zuen mailaz igotzerik lortu, bigarren jardunaldian egindako akats bat tarteko. 2021ean ere nagusitasun osoz irabazi zuen ETE Liga bigarrenez jarraian eta play-offetan Euskotren Ligara igo zen.
Euskotren Ligan
2022. denboraldian Euskotren Ligako debutaria da eta traineruan klubaren kolore urdina berreskuratu zuen. Liga txukuna bete zuen, azken estropadararte play-offa sahiesteko aukerarekin. Kontxako Banderara sailkatu zen, sailkapen proban hirugarren denbora eginez, eta Banderan laugarrena izan zen, hirugarren izan zen Donostiarratik 3 ehunenekotara. Play-offetan ez zuen arazorik izan mailari eusteko.
2023an ohorezko txandako trainerua izan zen eta laugarren amaitu bazuen ere estropada pare bat irabaztear egon zen. Arazorik gabe sailkatu zen Kontxako Banderarako eta lehenengo jardunaldia irabazi zuten. Bigarren jardunaldian ordea eskasago ibili ziren eta laugarren postua eskuratu zuten.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
- Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
- Laugarrena (4): 2020, 2021, 2022 eta 2023.
- Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
- Sailkatua (9): 2009, 2010, 2011, 2012, 2018, 2020, 2021, 2022 eta 2023.
- Txapelduna (1): 2011.
- Hirugarrena (1): 2012.
- Laugarrena (1): 2022.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
- Parte hartzeak (3): 2011, 2012, 2022
- Gipuzkoako Liga (2): 2010 eta 2011.
- ETE Liga (2): 2020, 2021.
Txapelketak
- Espainiako Txapelketa (0): bigarren 2011an.
- Euskadiko Txapelketa (4): 2009, 2010*, 2011 eta 2012.
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2009 eta 2011.
Gainontzeko banderak
Trainerillak
- Euskadiko Txapelketa (0): bigarren 2007an
- Gipuzkoako Txapelketa (1): 2023
Batelak
- Euskadiko Txapelketa (4): 2006, 2008, 2009, 2010
- Gipuzkoako Txapelketa (3): 2006, 2007, 2008
Denboraldiak
Getaria-Tolosa | ||
---|---|---|
Urtea | Liga | Kontxa |
2009 | Gipuzkoa, 2.a | 3.a |
2010 | Gipuzkoa, 2.a | 2.a |
2011 | Emakumezkoen Liga, 1.a | 2.a |
2012 | Emakumezkoen Liga, 3.a | 3.a |
2013- 2017 |
- | - |
Tolosaldea | ||
Urtea | Liga | Kontxa |
2018 | ETE Liga, 4.a | 8.a |
2019 | ETE Liga, 4.a | - |
2020 | ETE Liga, 1.a | 4.a |
2021 | ETE Liga, 1.a | 4.a |
2022 | Emakumezkoen Liga, 4.a | 4.a |
2023 | Emakumezkoen Liga, 4.a | 4.a |
Erreferentziak
- ↑ «Tolosaldea Arraun Klubak jaso du Kantauriko aulki finkoaren saria - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).