Edukira joan

Antigua (Donostia)

Koordenatuak: 43°18′51″N 2°00′14″W / 43.31417°N 2.00389°W / 43.31417; -2.00389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antigua (argipena)».
Antigua
 Euskal Herria
Antigua auzoaren ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°18′51″N 2°00′14″W / 43.31417°N 2.00389°W / 43.31417; -2.00389
Azalera1,808 km²
Garaiera7 metro
Demografia
Biztanleria14.261 (2023)
Dentsitatea7.888 bizt/km²

Antigua (gaztelaniaz, El Antiguo) Donostiako auzo bat da, Kontxako hondartzaren mendebaldean dagoena. 14.295 biztanle ditu (2022).

Iparraldean Kontxako badia, hegoaldean Añorga, ipar-mendebaldean Igeldo, mendebaldean Ibaeta eta ekialdean Aiete auzoak mugakide ditu.

Historikoki Donostiaren sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen Loretopea lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu hartan Katalina Erauso moja-soldadua lekaime egon zen. Komentu hura lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean ageri da. Hortik dator hiriaren Sanct Sebastianum erdal izena, gerora San Sebastian bilakatu zena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea, eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Hala ere, XIX. mendean zuten toponimoak erdaratzeko ohituraren eskutik, Loretopeko hitza entzutean, Lorito pico edo antzekorik ulertuta, Pico del Loro hasi zitzaion deitzen gaztelaniaz.

Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean, Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokienez. Donostiatik tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi du oraindik jendeak, hiriaren erdialdera doanean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lizarriturry y Rezola, Cervezas el León, Suchard...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguatar askoren joana —eta era berean kanpotarren etorrera— ekarri badu ere, Donostiarekiko nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da (Jose Matia Calvo euskal enpresaria eta filantropoaren omenez), biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.

Auzoa azken urteotan asko zabaldu da, Ondarreta eta Benta Berri aldeak ere Antiguan sartu baitituzte. Gainera, Antiguan kokatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola eta abar.

Ondarretaren mutur batean Haizearen orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko artelan ospetsua, artelanaz gozatzeko ez ezik itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko ere jende askok baliatua.


Antigua auzoaren ikuspegi panoramikoa.
Antigua 1920ko hamarkadan
Antiguako pilotalekua
Donostiako erraldoien konpartsa Antigua auzoan, 2017ko abuztuan.

Antiguatar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mikel Laboaren omenezko plaka, Antiguako Alfontso XIII.aren plazan, pilotalekuaren ondoan.

Kale nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Matia kalea 1945ean - Car Fondoa-Kutxa Fototeka

Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen enpresa Donostiako Tranbia Konpainia da eta Donostiabus edo Dbus moduan ezagutzen da. Antiguako autobus lineak ere Dbus-ek kudeatzen ditu. Dbus hiri-barruko zerbitzuak 42 linea ditu guztira. Horietatik 9 gaueko zerbitzuak dira eta 2 zerbitzu bereziak. Antiguatik igarotzen direnak berriz, 12 dira.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «DBUS |» DBUS (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia