Lourdes Txiki (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 18′ 48.69″ N, 2° 0′ 44.51″ W / 43.3135250°N,2.0123639°W / 43.3135250; -2.0123639

Lourdes Txikiko Ama Birjina eta kapera.

Lourdes Txiki Donostiako Ondarreta eta Antigua auzoetatik gertu, Igeldo herrirako igoeran, dagoen parajea da, Lurdako (frantsesez, Lourdes) Andre Mariaren irudia kobazulo txiki batean gordetzen duena, honen ondoan kapera bat dagoelarik, handiagoa den kobazulo batean.

Paraje honen historia 1903an hasten da, Arcachondik ihesi zetorren domingotar fraide talde batek inguruan Cool eta Ripoll familiak zuen La Mallorquina etxaldea erosi zutenean. Fraide hauek San Vicente Ferrer ikastegia abiarazi zuten 1903. urtean bertan. Hurrengo urtean Lurdan Bernadette Soubirous neskatxak Maria ikusi zueneko kobazuloaren kopia bat burutu zuten. Tokia ez zen ordea gaur egun bezalakoa. Fraide kaputxinoek 1933. urtean lan batzuk egin ondoren, egun dagoen bezala utzi zuten gutxi gorabehera.

Egun, kapera aurrean burdinazko banku batzuk eta kandela tokia daude. Kandelak eta oroigarriak saltzen dituen kioskoa ere badago. Bertara joateko, Igeldorako aldapa igotzen hasi eta 200 bat metrora dagoen Errekondo jatetxearen parean, ezkerretara, beherantz doan aldapatxoa hartu behar da. Kapera beste 200 bat metrora dago.

Otsailaren 11an, Lurdako Ama Birjinaren ospakizuna egiten da bertan, meza entzun eta otoitz egiteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia