Abaurrepea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abaurrepea
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Abaurrepea 01.JPG
Abaurrepeko ikuspegia.

Abaurreapeako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Aezkoa
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Abaurrepea / Abaurrea Baja
Alkatea Juan José Salón Arozarena
(San Martín)
Posta kodea 31692
INE kodea 31004
Herritarra abaurrepetar[1]
Kokapena
Koordenatuak 42° 54′ N, 1° 12′ W / 42.9°N,1.2°W / 42.9; -1.2Koordenatuak: 42° 54′ N, 1° 12′ W / 42.9°N,1.2°W / 42.9; -1.2
Abaurrepea hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Abaurrepea
Abaurrepea
Abaurrepea (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,1 km2
Garaiera 855 metro
Distantzia 67 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 38 biztanle
% 62,86 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 37,14
Dentsitatea 3,42 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 13,64
Zahartze tasa[2] % 39,47
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 0 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 2,54 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 7,32 (2010)
Euskararen erabilera % 0,3 (2011)
Datu gehigarriak

Abaurrepea[3] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerria da, Aezkoa ibarrean dagoena, Zangozako merindadean, Iruñetik 67 kilometro ipar-ekialdera. 2017an 34 biztanle zituen.[4]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaurrepea Aezkoako hego-ekialdean dago, Abodi mendilerroaren magalean, 860 metroko garaieran. Iparraldean Hiriberrirekin du muga, ekialdean Jaurrieta eta Abaurregainarekin, hegoaldean Urraulgoitirekin, eta mendebaldean Artzibar eta Garaioarekin. 12 kilometro koadroko eremua hartzen du.[5]

Bi haitzulo eder daude, Asketaldea eta Oiaska; azken honetan babesten ziren herritarrak arriskurik zegoelarik.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaurrepeak mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera.[6] Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da. Udalerriko jatorrizko landaredia, pagoek, pinuek eta haritzek osatzen dute ia osorik, eta gehienbat, udalerriaren gune altuenetan kokatzen dira, Abaurrepearen iparralde eta ipar-mendebaldean. Jatorrizko basoen %30 baino gutxiago gorde dira, abeltzainek larre, belardi bilakatu baitzituzten.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaurrearen idaztzizko lehenbiziko aipamena 1237koa da, eta Tibalt I.a erregeak jaulkitako dokumentu batean ageri da. Agiri horretan erregeak baimena ematen zuen herri berri bat sortzeko Abaurrearen (Aveurrea) gainean, Zazaoz izeneko lekuan. Aipatzen den Abaurrea hori Abaurrepea zen, inongo zalantzarik gabe, eta herri berria Abaurregaina izan zitekeen.[7] Beti ere, XVI. mendera arte, batera zenbatzen zen bi herrietako biztanleria.[5] 1441ean, Aita Santuak Orreagako Santa Mariari atxiki zuen Abaurrepeko San Martin Tourskoa eliza.[5]

Aro Modernoan, Abaurregainak aurrea hartu zion Abaurrepeari demografian. 1797an, errate baterako, Abaurregainak 272 biztanle zituen, eta Abaurrepeak 143. Bi herriak suntsituak izan ziren Konbentzio Gerran (1793-1795). 1845 arte bi Abaurreak baturik egon ziren, eta Aezkoako alkateak eta herritarrek aukeratutako erregidore batek gobernatzen zuten herria. Urte horretan, Aezkoako udala desegin zelarik, Abaurrepea udalerri independente bihurtu zen.[5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoako gainerako herriek bezala, Abaurrepeak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 150 bizilagun zituen, eta 34 besterik ez 2017an.[4]

Abaurrepeko biztanleria

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza dira. Herri-lurrek 890 hektarea hartzen dituzte, eta horietatik 379 basogintzarako erabiltzen dira.[5]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Agrupación de Electores San Martín bakarrik aurkeztu zen hauteskundeetara, eta 25 boto jaso zituen. Abstentzioa %45,65koa izan zen. Ondorioz, Juan José Salon Arozarena bilakatu zen alkate. 2011 eta 2015ean ere, Agrupación de Electores San Martín bakarrik aurkeztu zen, eta Juan José Salon Arozarenak segitu zuen alkate.[8]

Abaurrepeko udal hauteskundeak[5][8]
Urtea Alderdia Botoak Zinegotziak
1931 Centros Obreros 19 6
1979 Agrupación Electoral de Vecinos de Abaurrea Baja 46 5
1983 Agrupación de Electores de Abaurrea Baja 17 5
1987 zerrendarik ez - -
2007 Agrupación de Electores San Martín 25 3
2010 Agrupación de Electores San Martín 17 3
2015 Agrupación de Electores San Martín 15 3

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Juan José Salon Arozarena Agrupación de Electores San Martín
2011-2015 Juan José Salon Arozarena Agrupación de Electores San Martín
2015-2019 Juan José Salon Arozarena Agrupación de Electores San Martín

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 16

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Abaurrepea Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaurrepeko jaiak San Martinen omenez ospatzen dira, azaroaren 11aren inguruan. Horrez gain, San Juanen aurreko igandea, ekaineko hirugarren igandea gutxi gorabehera, jaiegun garrantzitsua da.[5]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Tourskoa eliza
  • San Martin Tourskoa eliza. XV. mendean eraikia estilo gotikoan. Harriz egina, nabe bakarra du, hiru zatitan banatua eta burualde poligonala duena. Aipagarria da koruko eskaileretako balaustrada, baita korukoa ere. Ibarrean gelditzen den burdin sare landu bakarra dauka, aldarea sinestunengandik banatzeko eraikia.
  • Gurutzeak. Herriko sarreran [[Pizkunde] estiloko gurutze eder bat dago, XVI. mendekoa. Bertze baten hondakinak ere daude.
  • Errota. Errotaldea parajean dago, herritik kilometro bat hego-mendebaldera, indar hidraulikoa ematen zion errekastoaren ondoan. Hondatua dago. Bi ehotze-joko oso ditu, garabi eta turbina, eta gordailu bat ere. Lehenengo solairuan, egurrezko labe zaharra dago. Eraikinaren kanpoaldean errotarri batzuek osatzen dute zola .
  • Baseliza. Garai batean Santa Engrazi izeneko baseliza zegoen, baina gaur egun toponimoa soilik gelditzen da, Santaengrazialdea, Garaioako bidean, herritik kilometro batera. Elezahar baten arabera, moja batzuk bizi ziren baselizan, baina lamiek bota omen zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abaurrepea EODAn.
  2. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  3.   Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia .
  4. a b   Navarra: Población por municipios y sexo. 2017 ine.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-10 .
  5. a b c d e f g h   Abaurrea Baja enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-11 .
  6.   Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Pirinioaldea meteoeu.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-11 .
  7.   Abaurrea en la Edad Media (1/2) turismoabaurrea.blogspot.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-12 .
  8. a b   Elecciones locales 2015: Abaurrea Baja . Noiz kontsultatua: 2018-10-11 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abaurrepea Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa