Garaioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garaioa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Garaioako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Aezkoa
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Garaioa
Alkatea Alejandro Martín Arostegi Inda (Indep.)
Posta kodea 31692
INE kodea 31112
Herritarra garaiotar
Kokapena
Koordenatuak 42° 55′ 51″ N, 1° 14′ 34″ W / 42.930833333333°N,1.2427777777778°W / 42.930833333333; -1.2427777777778Koordenatuak: 42° 55′ 51″ N, 1° 14′ 34″ W / 42.930833333333°N,1.2427777777778°W / 42.930833333333; -1.2427777777778
Garaioa hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Garaioa
Garaioa
Garaioa (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 21,45 km2
Garaiera 779 metro
Distantzia 54 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 95 biztanle
% 54,64 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,36
Dentsitatea 4,43 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 23,85
Zahartze tasa[1] % 26,85
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 16,26 (2010)
Euskararen erabilera %  1,6 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.garaioa.es/

Garaioa[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoako eskualdean. 95 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera eta Nafarroako hiriburutik 54 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratiko haranaren gainean, ingurunea baratzez eta intxaurrondoz osaturik dauka. Petxuberro mendi harritsuak, Zorrateko harizti gainetik, Betondoko sakana albo batean du. Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, NA-140 errepidean eta Aribe udalerritik 2,5 kilometrora.

Garaioak Hiriberrirekin eta Ariberekin egiten du muga iparraldean; Abaurregaina eta Abaurrepearekin ekialdean; Artzibarrekin hegoaldean; eta Garraldarekin eta Orotz-Betelurekin mendebaldean.

Leizeak eta harrespila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artetxe, arku natural ikaragarria. Haren izenak dioenez, antzinatik artegi gisa erabilia.
  • Poztiako leizea, Abaurrepeko mugan.

Kondairak dioenez, sorginen garbitokia izan zen.

  • Bizkailuz. Harrespila, egoera onean dago, 1.200 metroko altueran kokatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konbentzio gerran herria suntsitu egin zuten, zutik etxe bakarra gelditu zen. Garaioa sorginkeriarekin loturiko herria izan da, 1575ean, esaterako, Garaioako sei emakume Logroñora eraman zituzten eta horietatik lau Inkisizioaren oinazeengatik hil ziren.

  • Errota. Ehotze sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago. Aski ongi gordeta dago.
  • Harrobiengatik ezaguna zen herri hau, errotako gurpilak egiteko harria ateratzen zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaioako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Garaioan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urtean ez zen udal hauteskunderik izan Garaioan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]..

2011n egoera errepikatu egin zen eta Alejandro Martín Arostegi Indak jarduneko alkate izaten segitu zuen[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Txikirrin kalea, 14

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Alejandro Martín Arostegi Inda
2007-2011 Alejandro Martín Arostegi Inda Kudeaketa batzordea
2011- Alejandro Martín Arostegi Inda Kudeaketa batzordea

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NA-172 errepideak Agoitzekin elkartzen du Garaioa, NA-135 errepideak Zubirirekin eta Auritzekin eta NA-140 errepideak Garraldarekin.

Autobuses Artieda autobus konpainiak Garaioa Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaioako jaiak Maiatzaren 29an eta ekainaren 10etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, San Andres egunean, azaroaren 30ean, Garaioako "jai txikiak" antolatzen dira.

Bestalde, Karmengo Amabirjinaren eguna (uztailaren 16an) ere ospatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutzadura. Garai erromanistako monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean.
  • S. Andres eliza. XIII. mendekoa da, nahiz eta portada, XII. mendekoa, erromanikoa, izan. Erdi-puntuko arkiboltak ditu, eta landare eta giza motiboekin, boluta eta izarrekin apaindutako kapitelak.
  • Maizterra etxeko garaia
  • Ciriaco Morearen estatua

Bazterrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutzealdea, Erdi Aroko gurutzea dagoen lekua.
  • Sangregorioaldea eta Santaengrazialdea, hondarrik gelditzen ez den baselizak izan ziren bertan.
  • Elurrazkin. Elurrazkineko kanpaia harri zabala zen, sonoritate handia zuen eta arriskuez ohartzeko balio zuen. Gaur egun puskaturik dago eta sasien artean ezkutaturik dago. Elurrazkin bazterra herritik km batera dago.
  • Zamariaingo begiratokia. Garaioako herritik hurbil. Beteluko hariztia eta Irati ibarreko panoramika ederra eskaintzen du.

Garaioar nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ciriaco Morea (1854-1936), "El Irati" enpresan parte hartu zuen indianoa, Garaioan jaio zen. Aribera iristen zen errepide berria ordaintzen lagundu zien bizilagunei, baita eskola berri bat eta udaletxea eraikitzen ere (bertan haren bustoa dago, Orduna erronkariarrak egina).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garaioa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa