Euskal Herria Bildu: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit |
eguneraketa Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |

10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
| ideologia = [[Burujabetza|Subiranotasuna]], [[independentzia|independentismoa]], [[ezker abertzalea]], [[antiinperialismo]]a, [[feminismo]]a, [[euskaltzaletasun]]a, [[aurrerakortasun (ogasun publikoa)|aurrerakortasuna]] |
| ideologia = [[Burujabetza|Subiranotasuna]], [[independentzia|independentismoa]], [[ezker abertzalea]], [[antiinperialismo]]a, [[feminismo]]a, [[euskaltzaletasun]]a, [[aurrerakortasun (ogasun publikoa)|aurrerakortasuna]] |

| nazioartea = |
| nazioartea = |

| eserlekuak erakundeetan = Zinegotziak Hego Euskal Herrian<ref group="oharra">Trebiñu eta Argantzun barne. Gainera Espainiako Barne Ministerioak gaizki esleitu zituen bi zinegotzi Andosillan. Horiek ere gehitu dira zerrendara.</ref>
{{Eserleku|1197|4533|hex=#A1AB00}}
[[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrean]]
{{Eserleku|18|75|hex=#A1AB00}}
[[Nafarroako Parlamentua]]n
{{Eserleku|8|50|hex=#A1AB00}}
[[Batzar Nagusiak|Euskadiko Batzar Nagusietan]]
{{Eserleku|39|153|hex=#A1AB00}}
[[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Kongresuan]]
{{Eserleku| |
| eserlekuak erakundeetan = Zinegotziak Hego Euskal Herrian<ref group="oharra">Trebiñu eta Argantzun barne. Gainera Espainiako Barne Ministerioak gaizki esleitu zituen bi zinegotzi Andosillan. Horiek ere gehitu dira zerrendara.</ref>
{{Eserleku|1197|4533|hex=#A1AB00}}
[[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrean]]
{{Eserleku|18|75|hex=#A1AB00}}
[[Nafarroako Parlamentua]]n
{{Eserleku|8|50|hex=#A1AB00}}
[[Batzar Nagusiak|Euskadiko Batzar Nagusietan]]
{{Eserleku|39|153|hex=#A1AB00}}
[[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Kongresuan]]
{{Eserleku|4|350|hex=#A1AB00}}
[[Espainiako Senatua]]n
{{Eserleku|1|260|hex=#A1AB00}}
[[Europako Parlamentua|Europako Legebiltzarrean]]
{{Eserleku|1|54|hex=#A1AB00}} |

| webgunea = www.ehbildu.eus |
| webgunea = www.ehbildu.eus |

| kideak = [[Eusko Alkartasuna]]
[[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]] (2012-2017)
[[Sortu]]
[[Alternatiba (alderdia)|Alternatiba]]
Independenteak}} |
| kideak = [[Eusko Alkartasuna]]
[[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]] (2012-2017)
[[Sortu]]
[[Alternatiba (alderdia)|Alternatiba]]
Independenteak}} |
21:42, 29 apirila 2019ko berrikusketa
Euskal Herria Bildu | |

Buruzagia | Arnaldo Otegi (koordinatzaile nagusia) |
Bozeramailea | Maddalen Iriarte (Eusko Legebiltzarra) Adolfo Araiz (Nafarroako Parlamentua) Oskar Matute (Kongresua) Jon Iñarritu (Senatua) |
Sorrera | 2012 |
Egoitza nagusia | Gaztelu plaza, 49, 1.a Iruñea, Nafarroa |
Ideologia politikoa | Subiranotasuna, independentismoa, ezker abertzalea, antiinperialismoa, feminismoa, euskaltzaletasuna, aurrerakortasuna |
Kideak | Eusko Alkartasuna Aralar (2012-2017) Sortu Alternatiba Independenteak |
Eserlekuak erakundeetan | Zinegotziak Hego Euskal Herrian[oharra 1] 1.197 / 4.533 Eusko Legebiltzarrean 18 / 75 Nafarroako Parlamentuan 8 / 50 Euskadiko Batzar Nagusietan 39 / 153 Espainiako Kongresuan 4 / 350 Espainiako Senatuan 1 / 260 Europako Legebiltzarrean 1 / 54 |
www.ehbildu.eus |
Euskal Herria Bildu Euskal Herriko ezker abertzaleko koalizio bat da, bere baitan Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba biltzen dituena. 2012an sortu zen, Bildu eta Amaiur koalizioen jarraipen moduan. Lehenbiziko aldiz 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen, Laura Mintegi lehendakaritzarako hautagaitzat harturik. Ondoren Europako Parlamenturako hauteskundetan hartu zuen parte, Josu Juaristiekin eta hauteskunde zikloa bukatu zen 2015eko udal eta foru hauteskundetan parte hartu zuenean, aurretik Bilduren baitan zeuden hautetsiak jada euren legegintzaldia bukatuta.
Hauteskunde emaitzak
2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak | 42.839 | % 13,63 | 7 parlamentari |
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | 277.923 | % 25 | 21 legebiltzarkide |
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak[oharra 2] | 326.464 | % 2,08 | 1 legebiltzarkide |
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak | 48.166 | % 14,25 | 8 parlamentari |
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | 225.172 | % 21,26 | 18 legebiltzarkide |
Ordezkaritza
Euskal Herria Bildu ofizialki Eusko Legebiltzarrean bakarrik agertzen bada ere, Bildu eta Aralarreko ordezkariek politika komuna egiten dute.
Eusko Legebiltzarrean
Gasteizko Legebiltzarrean bigarren indar politikoa da momentu honetan, 18 parlamentarirekin. 2012ko hauteskundeetan (21 legebiltzarkide) bere zerrendaburuak Laura Mintegi, Belen Arrondo eta Xabier Isasi izan ziren, baina jarduera parlamentarioan koalizioko ordezkari diren Oskar Matute, Pello Urizar, Rebeka Ubera edo Hasier Arraizek ere hainbat ekimen parlamentario eraman dituzte aurrera. Euskal gatazkarekin harremana duten gaietako asko Julen Arzuagak defendatzen ditu.
2016ko hauteskundeetan bere zerrendaburuak Maddalen Iriarte, Miren Larrion eta Jasone Agirre izan ziren. Zerrendetan jende independiente ugari joan zen, eta hala islatzen du 18 legebiltzarkideen taldeak ere: 8 legebiltzarkide independiente daude, Sortuk eta EAk launa ordezkari dituzte, eta Aralar eta Alternatibak bana.
Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuan 2015erarte ez da EHBilduren talderik egon. Lehenago Nafarroa Bairen zati ziren Aralarreko ordezkariek Bildukoekin batera parte hartzen zuten, elkarrekin bigarren talde gisa funtzionatzen zutelarik. Osaketa hau garrantzitsua izan zen Yolanda Barcinaren aurka egindako zentsura mozioan zein PSNk egiteko mehatxua egin zuenean.
Espainiako Kongresua eta Senatua
Espainiako Kongresuan eta Senatuan Amaiurrek ordezkariek Euskal Herria Bilduren ordezkaritza egiten dute. Kongresuan 7 parlamentario dituzte, tartean Sabino Cuadra edo Rafa Larreina. Senatuan Amaiurrek dituen 3 senatariez gain (Urko Aiartza, Amalur Mendizabal eta Alberto Unamunzaga) EHBilduren ordezkari gisa dagoen Iñaki Goioaga ere batu behar zaio, hau Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari gisa.
Europako Legebiltzarrean
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Euskal Herria Bilduk Bloque Nacionalista Galego (BNG), Puyalón, Andecha Astur, Alternativa Nacionalista Canaria (ANC) eta Unidad del Pueblo (UP) alderdiekin batera Herriek Erabaki koalizioa osatu zuen. Herriek Erabaki koalizioak eserleku bat lortu zuen Europako Legebiltzarrean, EH Bilduko hautagaia zen Josu Juaristik hiru urte t´erdiz eserlekua izango duelarik eta BNGko Ana Mirandak gainerako urte t´erdian.
Kronologia
2014ko irailaren 7an, EH Bildu barruan siglak gainditzeko apustua egin zuen Aralarrek. Patxi Zabaletak adierazi zuen beharrezkoa zela EH Bilduren egiturak "bateratzea", "subiranotasunaren aldeko ezkertiarren fronte irekia" eskaintzeko[1].
Abenduaren 29an jakin zenez, etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzaileaz proposamen bat aurkeztuko zuen EH Bilduk 2015eko urtarrilaren 24. Helburua euskal estatua eraikitzea zen eta Irungo Ficoban (Gipuzkoa) aurkeztuko zuten. "Euskal Herriko indar askatzaile guztiei" egin zieten deialdia, "baimenik eskatu gabe" aritzeko[2].
Oharrak
- ↑ Trebiñu eta Argantzun barne. Gainera Espainiako Barne Ministerioak gaizki esleitu zituen bi zinegotzi Andosillan. Horiek ere gehitu dira zerrendara.
- ↑ Herriek Erabaki koalizioaren barruan.
Ikus gainera
Erreferentziak
- ↑ «EH Bildu barruan siglak gainditzeko apustua egingo du Aralarrek», EiTB, 2014-09-07
- ↑ Hodei Iruretagoiena, «"Etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzaileaz" proposamen bat aurkeztuko du EH Bilduk», Berria, 2014-12-30
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herria Bildu |
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |
Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ||

Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |