Metal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Undid edits by 176.12.82.163 (talk) to last version by Aosbot
tNo edit summary
57. lerroa: 57. lerroa:
* [[Manganeso]]a (Mn)
* [[Manganeso]]a (Mn)
* [[Meitnerio]]a (Mt)
* [[Meitnerio]]a (Mt)
* [[Merkurio]]a (Hg)
* [[Merkurio (elementua)|Merkurio]]a (Hg)
* [[Molibdeno]]a (Mo)
* [[Molibdeno]]a (Mo)
* [[Nikel]]a (Ni)
* [[Nikel]]a (Ni)

18:23, 14 martxoa 2020ko berrikusketa

Altzairuzko ziriak.

Kimikan, metal bat (grezieraz: Metallon) elektroiak galduz ioi positiboak (katioiak) erraz sortzen dituen eta atomoen artean lotura metalikoak dituen elementu kimikoa da. Deslokalizatutako elektroien hodei batez inguratutako ioi positiboen sare gisa deskriba daiteke. Metalek oinarrizko elementuen hiru taldeetako bat osatzen dute; beste biak metaloideak eta ez-metalak dira. Taula periodikoan, lerro diagonal batek, hain zuzen borotik poloniora doanak, bereizten ditu metalak eta ez-metalak.

Metalen egitura elektronikoaren ezaugarri nagusietako bat eroankortasun-bandaren eta balentzia-bandaren gainjartzea da. Honi esker, beroa eta elektrizitatea erraz eroaten dute eta argia islatzen dute. Hain zuzen, azken ezaugarri hau da metalen distira bereziaren jatorria.

Metalak elementu puruak izan daitezke, baina baita ezaugarri metalikoak dauzkaten aleazioak ere, hala nola altzairua eta brontzea.


Metalen ezaugarri fisikoak

Ezpata baten ertza

Ondorengo zerrendan laburbil litezke metalen propietate nagusiak:

  • Dentsitatea: Metal gehientsuenak dentsitate handikoak dira, hau da, euren dentsitate erlatiboa unitatetik urrun dabil. Taula periodikoko lehen bi zutabeetako metalak ez dute propietate hau argikiro betetzen eta beraz bi zutabe hauetako metalei metal arin izena ere egozten zaie.
  • Zurruntasuna: Baldintza normaletan ia guztiak, merkurio eta galioa izan ezik, solidoak dira.
  • Distira: Metal gehientsuenak argia islatzen dute eta distiratsuak izan ohi dira.
  • Plastizitatea: Metal gehienek hautsi gabe deformatzeko gaitasuna dute teknika ezberdinen bidez lantzea ahalbidetuz.
  • Eroankortasuna: Metalak euren egituraren funtsa den lotura metalikoari esker eroale bikainak dira oro har.
  • Kolorea: Metal gehientsuenak grisak dira nahiz eta beste zenbait koloretako metalak ere badiren.

Metalak

Metal alkalinoak

Metal lurralkalinoak

Trantsizio-metalak

Metal txiro

Nahasturak

Sakontzeko, irakurri: «Aleazio»

Metalen nahasturek aleazioak eratzen dituzte, hala nola, altzairua (karbono-burdina), kobre nahasturak (brontzea, letoia), amalgamak (zilarbizi nahasturak)...

Kanpo estekak