Hafnio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hafnioa
Hf-crystal bar.jpg

72

LutezioaHafnioaTantaloa
Zr

Hf

Rf
Hf-TableImage.png
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Hafnioa, Hf, 72
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 4, 6, d
Masa atomikoa 178,49(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f14 5d2 6s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 10, 2
Propietate fisikoak
Egoera ? solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 13,31 g/L
Urtze-puntua 2.506 K
(2.233 °C, 4.051 °F)
Irakite-puntua 4.876 K
(4.603 °C, 8.317 °F)
Urtze-entalpia 27,2 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 571 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,73 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.689 2.954 3.277 3.679 4.194 4.876
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 4
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna 1,3 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 658,5 kJ/mol
2.a: 1.440 kJ/mol
3.a: 2.250 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 155 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 208 pm
Erradio kobalentea 150 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 23,0
Soinuaren abiadura 3.010 m/s
Isotopo egonkorrenak

Hafnioaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
172Hf Sintetikoa 1,87 u ε 0,350 172Lu
174Hf  %0,162 2x1015 u α 2,495 170Yb
176Hf  %5,206 Hf egonkorra da 104 neutroirekin
177Hf  %18,606 Hf egonkorra da 105 neutroirekin
178Hf  %27,297 Hf egonkorra da 106 neutroirekin
178m2Hf Sintetikoa 31 u IT 2,446 178Hf
179Hf  %13,629 Hf egonkorra da 107 neutroirekin
180Hf  %35,1 Hf egonkorra da 108 neutroirekin
182Hf Sintetikoa 9x106 u β 0,373 182Ta

Hafnioa elementu kimiko bat da, Hf ikurra eta 72 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal gris zilarkara eta distiratsua da. Zirkonioaren antzekoa da, beraien antzekotasunaren zergatia kontrakzio lantanidoen efektuan datza. Efektu honen ondorioz, bien arteko erradio atomikoa oso antzekoa da; mineral eta konposatu beretan ageri dira eta bere propietate kimikoak analogikoak direnez, zaila izaten da biak banatzea, ikerketa nuklearrak eta osagai nuklearretan erabiltzeko izan ezik. Oso zaila da Wolframioarekin batera aleazioan erabiltzen da argi-harizpiak eta elektrodoak ekoizteko. Bere beste aplikazio-eremu bat mikroprozesagailuetako transistoreak dira. Erreaktore nuklearretako kontrol-barrak egiteko ere erabiltzen da, neutroiak xurgatzeko ahalmen handia baitauka.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hafnioa

Metal xaflakorra eta korrosioarekiko erresistentea da, kimikoki zirkonioaren oso antzekoa. Bi elementu hauek elektroi-kopuru bera dute kanpo-geruzetan eta beren erradio ionikoak parekoak dira. Ondorioz, oso zaila da biak bereiztea, ez baitaude hain antzekoak diren bi elementu kimiko. Hafnioak eta zirkonioak badute, ordea, ezberdintasun fisiko bat: hafnioa bi aldiz dentsoagoa da.

Hafnio karburoa (HfC) ezagutzen den konposaturik erregogorrena da, bere urtze-puntua 3.890 °C-etik gora baitago, eta hafnio nitruroa (HfN) nitruro metalikorik erregogorrena da.

Alkali kontzentratuak ederki jasaten ditu, baina halogenoekin erreakzionatu egiten du hafnio tetrahaluroak (HfX4) osatuz. Tenperatura altuetan oxigenoarekin, nitrogenoarekin, karbonoarekin, boroarekin, sufrearekin eta silizioarekin erreakzionatzen du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hafnio Aldatu lotura Wikidatan