Edukira joan

Hassio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hassioa
108 BohrioaHassioaMeitnerioa
   
 
108
Hs
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaHassioa, Hs, 108
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala8, 7, d
Masa atomikoa(278) g/mol
Konfigurazio elektronikoaustez [Rn] 5f14 6d6 7s2
(osmioan oinarritutako ustea)
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 32, 14, 2
Propietate fisikoak
Egoeraustez solidoa
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K
Propietate atomikoak
Oxidazio-zenbakia(k)8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, -1
Isotopo egonkorrenak
Hassioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
269Hs Aztarnak 14 s α
270Hs Aztarnak 22 s α

Hassioa[1] elementu kimiko sintetiko bat da, Hs ikurra eta 108 zenbaki atomikoa dituena. Erradioaktibitate altua du: bere isotopo egonkorrenak erdibizitza denbora edo semidesintegrazio-periodoa 10 bat segundokoa du. Isotopoetako batek dituen protoi eta neutroi kopuruak zenbaki magikoak dira nukleoi deformatuentzat, honek berezko fisioa ekiditeko egonkortasuna handitzen du. Hipotesi batzuen arabera, modu naturalean sor daiteke, baina ez da inoiz egiaztatu.

Hassioa 1984an sintetizatu zen lehen aldiz, Darmstadt hiriko Ioi Astunen Ikerketarako Zentroan (Gesellschaft für Schwerionenforschung). Eztabaida egon zen 101 eta 109 arteko elementuen izenekin, lehenengo IUPAC-ek unniloktio izena eman zion elementu honi. 1994an hahnio izena gomendatu zuen IUPAC-ek, eta azkenean 1997an hassio izena hartu zen internazionalki.

108. elementuaren sintesia 1978an egin zuen lehen aldiz Oganessianek zuzendutako talde batek JINRen. Taldeak 108 elementua sortuko zuen erreakzio bat erabili zuen, zehazki, 270108 isotopoa, radio () eta kaltzioaren () fusioa eraginez. Ikerlariek zalantzak zituzten datuak ondo interpretatzeko; ondorioz, txostenean ez zuten guztiz baieztatu elementu berri baten aurkikuntza.[2] 2025ean, beste talde batek elementu honen sintesia burdina () eta beruna () erreakzionatuz lortzeko aukera aztertu zuen; hala ere, ez zuten jakin nola interpretatu lortutako datuak eta 108 elementua ez zela sortu pentsatu zuten.

GSI's particle accelerator UNILAC
Hasioa aurkitu eta bere kimika aztertu zen, GSI-ren UNILAC Partikula-azeleragailua.

1983an esperimentu berriak egin ziren JINRen. Esperimentu hauetan ziur asko 108 elementua sintetizatu zen; Bismutoa () Manganesoz () bonbardatu zen 263108 lortzeko, beruna () burdinarekin () bonbardatu zen 264108 lortzeko eta kalifornioa () neonarekin () bonbardatu zen 270108 lortzeko. Esperimentu horiek ez ziren aurkikuntza bezala kalifikatu.

1984an Dubnan aurretik egindako eskema berdina jarraitzen zuten esperimentu berriak egin zituzten JINReko ikerlariek. Bismuto eta berun ituak, manganeso eta burdin ioiekin bonbardatu zituzten. 21 berezko-fisio gertaera erregistratu ziren; ikerlariek 264108 elementuak eraginda gertatu zirela ondorioztatu zuten.

Hassioak ez du berezko isotopo egonkorrik. Hassioaren hainbat erradioisotopo sintetizatu dira laborategietan bai bi atomoren fusioen bidez edo bai masa handiagoko atomoen desintegrazioaren bidez, hamahiru isotopo aurkitu dira, hauek 263 eta 277 zenbaki masikoen artean kokatzen dira, hauetatik seik egoera metaegonkorra izanik. Zenbaki masiko baxueneko isotopoak bi nukleoien fusio zuzenaren bidez sintetizatu ziren, zenbaki masiko altuagokoak berriz zenbaki atomiko altuagoko nukleoien desintegrazioaren bidez.

Hainbat kalkuluk iradokitzen dute hassioa zortzigarren taldeko elementu astunena dela, hassioaren propietateak, orokorrean, osmioaren homologo astunago batenak izan beharko lukete.

Hassioaren oso propietate gutxi daude neurtuta, hau bere desintegrazioa oso azkarra delako eta bere ekoizpena oso mugatua eta garestia delako da. Hassio tetroxidoaren adsortzio entalpia ezagutu da baina hassio metalaren propietateak ezezagunak dira eta suposizioak bakarrik egin daitezke.

Fusio-puntuari dagokionez giro-tenperaturan solidoa dela suposatzen da. Hassioaren konpresio modulua (konpresio uniformeari dion erresistentzia) 450 GPa da diamantearen 442 GPa-ekin konparagarria. Horretaz gain , 27-29g/cm3 da bere dentsitatea elementu ezagunetatik dentsitate handienetako bat izanik.

Molibdenita

Hasioa ez da naturalki agertzen; ezagutzen diren isotopo guztiak bizitza-denbora oso laburra dute, jatorrizko hasio atomorik ez bizirautea eraginez.

1914an Richard Swinne fisikari Alemaniarrak 108 elementua X-izpi iturri bezala proposatu zuen Groenlandiako izotz-geruzan. 1963an Viktor Cherdyntsev geologo eta fisikariak, 108 elementua aurkitu zuela erreklamatu zuen molibdenita naturalean eta Sergenium (Sg simboloa) izen probisionala eman zion.

Lehen aipatu bezala hassioa eskasia handiko elementua, erradioaktiboa eta bizitza-erdi oso baxuko elementua da, ondorioz, hassioak ez du erabilera komertzialik. Azterketa eta ikerkuntza zientifikoan erabiltzen da batez ere;hala ere, elementu kimiko honekin garatu diren hainbat teknikak gaur eguneko produktu industrialak hobetu dituzte. Hassioaren detekziorako erabiltzen diren teknika espezializatuak eta partikulen azeleragailuak adibidez, ikerkuntzan erabiliak izan arren, erreakzio nuklearren teknologia eta energia handiko fisikako laborategietan erabilitako tresneria hobetzen lagundu dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nombres y símbolos en español acordados por la RAC, la RAE, la RSEQ y la Fundéu. (kontsulta data: 2025eko azaroaren 1ean).
  2. (Errusieraz) Oganessian, Yu. Ts.; Ter-Akopian, G. M.; Pleve, A. A.. (1978). Опыты по синтезу 108 элемента в реакции 226Ra + 48Ca. [108 elementuaren sintesi esperimentuak 226Ra+48Ca erreakzioan] Joint Institute for Nuclear Research jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 15 March 2020).

El Hassio: Propiedades y usos del elemento