Canis Maior (konstelazioa)
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | CMa | |
Genitiboa | Canis Majoris | |
Sinbologia | Txakur Handia | |
Igoera zuzena | 6 o 11,60' eta 7 o 27,89' artean h | |
Deklinazioa | -33,25 eta -11,03 artean° | |
Eremua | 380,1 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
147 | |
Izarrik distiratsuena | Sirius | |
Meteoro euria | ||
Konstelazio
mugakideak |
||
+56° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Otsailan | ||
Canis Maior (Txakur Handia[1], latinez, Canis Major), zeruko mugimenduan eguneko mugimenduaren ondorioz, ehiztari handia den Orioni jarraika ari dela dirudien konstelazio bat da.
Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txakur nagusiarentzako zenbait identifikazio posible proposatu dira:
- Lelape, Zeusek Europari oparitu zion txakur bat. Ondorengo zenbait belaunalditara pasa zen Zefaloren txakurra bihurtu zen arte. Teumesiar azeri emearen jazarpenean, Zeusek harri bihurtu zuen eta ondoren konstelazioen artean jarria.
- Orionen txakurra, zeruan bere jabearen aldi berean jarria izan zena, beti bere ondoan egon izan bait zen.
- Mera txakur emea, Ikario eta Erigonerena. Hildako bere jabeen gorpuak aurkitu zituen, eta bere aieneekin jendea bi gorpuak lurperatzeko erakarri zuen. Dionisok konstelazioen artean jarri zuen.
Sirius izarra, bere izenak "kiskalgarria" esan nahi duena, eta "txakur izarra" bezala ere ezaguna, gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, itxurazko dizdirari dagokionez soilik Ilargiak, Martek, Venusek eta Jupiterrek gainditzen dutelarik. Ipar hemisferioko udan ikustezina denez, antzina, egunik beroenak edo txakur egunak eratzeko, bere energia Eguzkiarenari gehitzen zitzaiola uste zen.
Ezaugarri nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sirio (α Canis Majoris), gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, baita gugandik gertuen dagoenetako bat ere (8,7 argi urteko distantziara). Begi hutsez ikus daitekeen Sirio Ak eta Sirio B nano zuriak osatutako izar bitar bat da. Murzim (β Canis Majoris) Beta Cephei izar aldakorren ordezkari nagusietako bat da. VY Canis Majoris hipererraldoi gorri bat da, Ezagutzen den izarrik handienetako bat da; une honetan ezagutzen den izarrik handiena UY Scuti da, baita masiboenetako bat ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltziandiaren 173. araua. Euskaltzaindia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |