Canis Major (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canis Major» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Canis Major
Canis Major constellation map.svg
Datuak
Laburdura CMa
Genitiboa Canis Maioris
Sinbologia Txakur Nagusia
Igoera zuzena 6 o 11,60' eta 7 o 27,89' artean h
Deklinazioa -33,25 eta -11,03 artean°
Eremua 380,1 gradu karratu

43. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

147
Izarrik distiratsuena Sirius

(itxurazko magnitudea )

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

Columba
Monoceros
Lepus
Puppis

+56° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Otsailan

Canis Major (Txakur Nagusia), zeruko mugimenduan eguneko mugimenduaren ondorioz, ehiztari handia den Orioni jarraika ari dela dirudien konstelazio bat da.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur nagusiarentzako zenbait identifikazio posible proposatu dira:

  • Lelape, Zeusek Europari oparitu zion txakur bat. Ondorengo zenbait belaunalditara pasa zen Zefaloren txakurra bihurtu zen arte. Teumesiar azeri emearen jazarpenean, Zeusek harri bihurtu zuen eta ondoren konstelazioen artean jarria.
  • Orionen txakurra, zeruan bere jabearen aldi berean jarria izan zena, beti bere ondoan egon izan bait zen.
  • Mera txakur emea, Ikario eta Erigonerena. Hildako bere jabeen gorpuak aurkitu zituen, eta bere aieneekin jendea bi gorpuak lurperatzeko erakarri zuen. Dionisok konstelazioen artean jarri zuen.

Sirius izarra, bere izenak "kiskalgarria" esan nahi duena, eta "txakur izarra" bezala ere ezaguna, gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, itxurazko dizdirari dagokionez soilik Ilargiak, Martek, Venusek eta Jupiterrek gainditzen dutelarik. Ipar hemisferioko udan ikustezina denez, antzina, egunik beroenak edo txakur egunak eratzeko, bere energia Eguzkiarenari gehitzen zitzaiola uste zen.

Ezaugarri nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirio (α Canis Majoris), gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, baita gugandik gertuen dagoenetako bat ere (8,7 argi urteko distantziara). Begi hutsez ikus daitekeen Sirio Ak eta Sirio B nano zuriak osatutako izar bitar bat da. Murzim (β Canis Majoris) Beta Cephei izar aldakorren ordezkari nagusietako bat da. VY Canis Majoris hipererraldoi gorri bat da, Ezagutzen den izarrik handienetako bat da; une honetan ezagutzen den izarrik handiena UY Scuti da, baita masiboenetako bat ere.