Ganges

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganges ibaia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search


Ganges
Gaṅgā (hi)
View of Ghats across the Ganges, Varanasi.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 8 m
Luzera 2.525 km
Eponimoa Ganga Itzuli
Geografia
Koordenatuak 22° 05′ 00″ N, 90° 50′ 00″ E / 22.0833°N,90.8333°E / 22.0833; 90.8333Koordenatuak: 22° 05′ 00″ N, 90° 50′ 00″ E / 22.0833°N,90.8333°E / 22.0833; 90.8333
Herrialdea India
Herrialdea India eta Bangladesh
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.060.000 km²
Arro hidrografikoa Ganges Basin Itzuli
Iturburua Gangotri Glacier Itzuli
Bokalea Gangesen delta
Mendizaletasuna

Ganges[1] (hindiz, maratheraaz, bengaleraz, nepaleraz: गंगा edo Gaṅgā) Indiako azpikontinentearen ibai nagusienetako bat da. Bere 2.510 km ibilbidea Gangotri glaziarean hasten da, Himalaietan, gero behin Indo-gangear ordokia zeharkatuta, delta bat sortzen du Bengalako golkoan ahoratzeko Bangladeshen. Bere arroa munduko populatuenetariko bat da eta hinduismoan ibai sakratua da: Ganga jainkosa.

Hain ibai inportantea da Indian non Jawaharlal Nehruk Discovery of India bere liburuan idatzi zuen:

« Gangesaren historia, bere iturritik itsasora, aintzinetik gaur egunera, Indiako zibilizazioa eta kulturaren historia da, inperioen hasiera eta bukaera, hiri handi eta harroak, gizonaren balentriak… »

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges Himalaian du iturri, behin sei ibai bilduta: Alaknanda, Dhauliganga, Mandakini (bitan), Pindar eta Bhagirathi, jadanik Ganges bihurtua Uttarakhand estatuan. Korronte nagusia Bhagirathi da, Gangotri glaziarra, 7.756 metrotara jaioa.

200km Himalaia zeharkatu ondoren, Haridwar herri sakratura doa. Hemen Ganges ubidea hasten da, Yamuna bere ibaiadar nagusiarekin lotzen zaiona. Gero Kanpur eta Allahabad zeharkatzen ditu. Allahabaden Jamuna ibaiarekin bilgunea dago (Sangam) hinduismoaren leku sakratua.

Gero batzen zaizkio ibaiadar asko (Kosi, Son, Gandak eta Ghaghra) Mirzapur, Varanasi, Patna eta Bhagalpur herriak zeharkatzen. Hemendik hegoalderako bidea hartzen du Bangladeshera non Brahmaputra ibaiadarrekin lotzen da azkenean 350 km zabaleko deltan bukatzeko Bengalako golkoan.

Esaera erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges Rig Vedan agertzen da, lehendabiziko Hindu izkribuak. Adibidez, Rig Veda 10.75ean eta RV 6.45.31an.

Ibai sakratua da Ganges. Hinduismoan jainkosatzat dute ibaia eta bere uretan bainu bat hartzeak bekatuen barkamena eta salbazio esan nahi du. Horrexegatik batzuetan hildakoen hautsak ibaira botatzen dituzte.

Bere ertzetan, zenbait jaialdi erlijioso egiten dira, hala nola, Kumbh Mela edo Chhat Puja.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohitura erlijiosoek eta bere bazterretan bizi den jende mordoak zeharo kutsatu dute Gangesen ura, adibidez Schistosoma mansoni edo faecal coliforms bakteriak ugari dira.

Gainera 2007ko Nazio Batuetako Klimaren Txostenak esan du 2030erako desagertuak izango direla Himalaiako glaziare handiak eta Ganges montzoiaren menpean egongo da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 30° 54′ N, 79° 07′ E / 30.900°N,79.117°E / 30.900; 79.117{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ganges