Mário Soares
Mário Alberto Nobre Lopes Soares (Lisboa, 1924ko abenduaren 7a - Ibidem, 2017ko urtarrilaren 7a) portugaldar politikaria izan zen, bitan Portugalgo lehen ministro eta 1986-1996 bitartean presidentea izan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abokatua da lanbidez, eta Portugalen diktaduraren aurka borrokan ari izandako askoren abokatu izan zen. 1952tik 1960ra Portugalgo alderdi sozialdemokratako buruetako bat eta diktaduraren aurkako ekintza eta jarduera askoren bultzatzaile izan zen. 1968an atxilotu eta São Toméra erbesteratu zuten, baina urte hartan bertan itzuli zen Portugalera Marcelo Caetanok Salazarren ordez aginpidea eskuratu zuenean. 1970ean Parisa erbesteratu behar izan zuen.
1973an Portugalgo Alderdi Sozialista (PSP) sortu zuen Alemanian. 1974ko apirilean, diktadura erori eta berehala, Portugalera itzuli zen. Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten behin-behineko gobernuan, eta ordu arte Portugalen kolonia izandakoen burujabetasuna negoziatu zuen. 1975eko eta 1976ko hauteskundeetan bere alderdiak botoen gehiengoa eskuratu zuen, eta Soares lehen ministro izendatu zuten. Militarren eragina gutxitzen etaAlderdi Komunista baztertzen saiatu zen. 1976an Alderdi Sozialistako idazkari nagusi izendatu zuten. 1977an, Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten berriro ere. 1978an koalizio-gobernu bat egin behar izan zuen kontserbadoreekin, eta, haiek laguntza ukatu ziotenean, gobernua utzi behar izan zuen.
1979ko hauteskundeak galdu zituen, baina 1983an lehen ministro hautatu zuten, eta kargu hori izan zuen 1985 arte. Errepublikako lehendakaria izan zen 1986-1996 bitartean. 1996. urtean, lehendakaritzako hauteskundeetan, Aníbal Cavaco Silva sozialdemokrata irten zen lehendakari[1], eta Soaresek kargua utzi behar izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from otsaila 2024
- 1924ko jaiotzak
- 2017ko heriotzak
- Portugalgo Lehen Ministroak
- Lisboatarrak
- Portugalgo presidenteak
- Nazioarteko lankidetzaren Asturiasko Printzesa saridunak
- Krabelinen Iraultza
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Lisboako Unibertsitateko ikasleak
- Lisboan hildakoak
- Portugalgo ateoak