Gaia (jainkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gaia (jainkoa)
Antzinako Greziako erlijioa
Feuerbach Gaea.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Baliokideak Tellus
Domeinua ugalkortasuna
Familia
Aita Eter eta Kaos
Ama Hemera eta Caligo
Ezkontidea(k) Urano eta Tartaro
Bikotea(k) Poseidon
Seme-alabak Ourea, Kronos, Urano, Rea, Eurimedonte, Ozeano, Tifon, Tetis, Alcyoneus, Entzelado, Damysos, Alpos, Mimas, Gies, Klytios, Ephialtes, Porphyrion, Gration, Hippolytos, Briareo, Brontes, Anax, Pallas, Aristaeus, Astraios, Eurytos, Hoplodamus, Koto, Otus, Polybotes, Pelorus, Esteropes, Melia, Arges, Nereo, Krio, Tea, Febe, Zeo, Japeto, Hiperion, Temis, Mnemosine, Ponto, Fortzis, Zeto, Taumante, Euribia, Telchines, Megera, Alekto, Tisifone, Q3603818, Antaeus, Manes, Q2144233, Syceus, Dione, Acmon, Hyllus, Q352278, Creusa, Triptolemus, Glauce, Egeon, Aetna, Altercatio, Athos, Euonymus eta Q58456671
Anai-arrebak Nix eta Eros

Gaia[1] (antzinako grezieraz: Γαῖα, Γαῖη edo Τῆ, «lurra», Ge, Gea edo Gaea bezala ere irakurtzen da) lurraren emankortasuna sinbolizatzen duen greziar mitologiako jainkoa da.

Lurraren pertsonifikazioa Hesiodoren kosmogonian, jainkoen eta munstroen ama. Kaosen ondoren eta Eros baino lehenago sortua da. Arrekin harremanik izan gabe Urano (ortzia), Mendiak eta Pontos (itsasoa) sortu zituen. Uranorekin bateraturik, Titanak eta Titanidak, Ziklopeak, Hekatonkirak sortu zituen. Uranok bere haurrak sabelean gordetzera behartzen du Gea, edo bestela Tartarora botatzen ditu. Kronosek, Titanen arteko azkenak, bere amarengandik igitai bat harturik, barrabilak moztu zizkion aitari. Uranosen odolak Gea ernaldu zuen, eta honek Eriniak, Erraldoiak eta oihanetako Ninfak sortu zituen. Beste seme batekin, Pontosekin, izandako harremanetatik itsasoko jainkoak sortu ziren, eta horien artean Nereo. Tartarorekin izandako harremanetatik Tifon eta Ejidna jaio ziren. Beste teogonia batzuek Anteo erraldoia, Piton herensugea eta beste munstro batzuk sortu izana leporatzen diote.

Adituek Gaia Amalurraren eboluzio bat dela diote, Neolitotik Ekialde Hurbilean eta Europan gurtzen zen jainkosa, euskaldunon Mari kasu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaia (jainkoa) Aldatu lotura Wikidatan