Salome Gabunia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salome Gabunia
Bizitza
JaiotzaTbilisi1951ko irailaren 24a (72 urte)
Herrialdea Georgia
Hezkuntza
HeziketaTbilisi State University (en) Itzuli doktore : etnologia
Hizkuntzakgeorgiera
errusiera
euskara
Jarduerak
Jardueraketnologoa eta euskaltzain urgazlea

Salome Gabunia, (georgieraz სალომე გაბუნია) (Tbilisi, Georgia, 1951ko irailaren 24a) georgiar etnologo, itzultzaile eta euskaltzalea. Euskaltzain urgazlea 1996ko martxoan izendatu zutenetik.[1] 1980an Euskalarien nazioarteko jardunaldietan parte hartu zuen. 2005ean Georgiera eta euskararen paralelismo eta desberdintasunak aztertu zituen atsotitzen "Baskur-kartuli paremiologiur paralelebi" liburuan.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etnologian doktorea da. Tbilisiko Estatu Unibertsitatean lortu zuen doktoradutza. 1980an Euskalarien nazioarteko jardunaldietan parte hartu zuenean, Euskal Herrian eta Georgian heriotzaren inguruan egin ohi diren zeremoniak, dolu-erakutsiak, esaerak etab. arakatu eta horiei buruz artikulu batzuk argitaratu zituen.

Itzultzailea da lanbidez. Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae lanaren zenbait hizkuntzatako itzultzean lagundu zuen 2015ean.[3]

Georgiera

Georgiera eta euskararen paralelismo eta desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Tbilisin, Georgiako hiriburuan "Baskur-kartuli paremiologiur paralelebi" lana argitaratu zuen Euskaraz "Euskal-kartveliar paremiologi kidetasunak"; zeinak esaera zaharren georgiera eta euskararen arteko paralelismo eta desberdintasunen azterketa egiten duen.[2] Urteetan ari zen Gabunia andrea euskal etnologiaren arlo ezberdinak aztertzen, eta maiz ohitura batzuek Kaukasian dituzten antzak eta kidetasunak nabarmentzen saiatu zen.[2]

Herri-sena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren sarreran Salome Gabuniak esaera zaharrak nolakoak izaten diren azaldu zuen, horien formazko eta mamizko egiturak kontuan harturik, eta horren arabera atsotitzak sailkatu. Iturri nagusiak ere aztertu zituen, Bibliako Itun Zaharrekoak ahantzi gabe. Jakinarazi nahi den kontzeptua edo irakaspena berbera izan arren, herri bakoitzak bere inguruko flora, fauna eta eguneroko bizimodua kontuan izanda, maiz era bereko adibideak birmoldatu zituen, eta horiexek ziren Salome Gabuniak azpimarratu nahi izan zituenak, horiexetan, hain zuzen, aurkitzen baita nazio bakoitzaren herri-sen berezia.

1.200 atsotitz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal esaera zaharrak aztertzen eta sailkatzen jardun zuen, eta liburuan ia 1.200 atsotitz, bilduma zahar eta berrietatik jasoak batu zituen, bakoitzaren ondoan georgierazko itzulpena ezarriz. Horretarako kontuan izan zituen euskal esaeren bilduma asko: 1596an Iruñean argitaratua (RS), Garibaik, Oihenartek, Azkuek edota Gotzon Garatek plazaraturikoak[2]

Bertsolaritzaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgiaretnologo eta itzultzaileak bestelako lanak ere argitaratu ditu, eta gurean inprobisazioazko poesiaz antolatu zen nazioarteko jardunaldietan ere esku hartu zuen, Georgiako koblakaritza, neurri batez euskal bertsolaritzaren antzekoa dena, nolakoa den azaltzeko. Hizkuntzalaria eta euskaltzaina den Xabier Kintanaren iritziz,

Biziki estimatzekoa da, nik uste, oraingo obratxo hau, zalantzarik gabe gure kulturaren oihartzuna muga zabalagoetara hedarazteko balioko du eta. Geografiaz, urrun daude gugandik georgiarrak, baina halere hurbil gaituzte bihotzean.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira bere lan batzuk:[1]

  • Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak (1980. Gernika-Lumo) Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak / Euskaltzaindia; antolakizun batzordea, buru, Juan San Martin Ortiz de Zarate. (1981) Argitaratzailea: Bilbo: Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca = Académie de la Langue Basque, 1981. 545 or. ISBN:  84-85479-17-3

Egileak:  Satrustegi, Jose Maria (1930-2003); Villasante, Luis (1920-2000); Etxenike Landiribar, Pedro Miguel.; Labaien, Ramón.; Garaikoetxea, Carlos (1938-); Martinet, André (1908-1999); MacMurraugh, Kilburn.; Knörr, Henrike (1947-2008); Sancristóval Murua, Pedro.; Tovar, Antonio (1911-1985); Wilbur, Terence H. (1924-2000); Mukarovsky, Hans G.; Braun, Jan (1926-2015); Brettschneider, Gunter (1942-2011); Orotz, Patxi (1934-); Etxarren-Lohigorri, Jean Baptiste (1928-2020); Kintana, Xabier (1946-); Allières, Jacques (1929-2000); Trask, R. L. (Robert Lawrence) (1944-2004); Rebuschi, Georges (1949-); Altuna, Patxi (1927-2006); San Martin, Juan (1922-2005); Txillardegi (1929-2012); Irigoien, Alfonso (1929-1996); Lafitte, Piarres (1901-1985); Peillen, Txomin (1932-); Mitxelena, Koldo (1915-1987) ; Shimomiya, Tadao.; Heath, Jeffrey G ; Ziziguri, Sot`a.; Gabunia, Salomé.; C'ik'obava, Arnold (1898-1985); Rotaetxe, Karmele (1932-2013); Azurmendi Aierbe, Maria Jose.

  • On the Methodology of Study of Basque-Caucasian Ethonographic Parellels (1985)
  • Euskal poesiaren antologia [elkarlanean] (1991) beste itzultzaile batzuekin: Natela Sturua
  • Baskur-k'art`uli et`nograp`iuli paralelebi (1995)
  • Euskaltzaindia. Biltzarra (15. 2001. Bilbo eta Baiona)

Euskalgintza XXI. mendeari buruz: hizkuntza ereduak, hiztegigintza, hizkuntzaren historia / Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. biltzarra, agiriak Azkue eta Urkixoren omenez, Bilbon, 2001-IX-17-19an; [paratzailea, Joakin Gorrotxategi Txurruka; aurkezpena, Jean Haritschelhar, euskaltzainburua]. (2008) Argitaratzailea: Bilbo: Euskaltzaindia, 2008. 566 or.

Egileak:  Gorrotxategi Txurruka, Joakin (1953-); Haritxelhar, Jean (1923-2013); Zuatzo Zelaieta, Koldo (1956-); Bronckart, Jean Paul.; Larringan, Luis Mari.; Larrinaga, Asier.; Diaz de Gereñu, Leire.; Idiazabal Gorrotxategi, Itziar (1949-); Egia, Gotzon.; Fernandez, Luis; Zabala Untzalu, Igone.; Odriozola, Juan Carlos.; Pitarch, Vicent (1942-); Garmendia, Larraitz.; Lozano, Joseba.; Maia, Julian.; Aurrekoetxea, Gotzon (1954-); Léonard, Jean-Léo.; Azkarate, Miren (1955-); Maamies, Sari.; Urrutia, Andres (1954-); Urrutia, Esther.; Ugarteburu, Iñaki.; Azkune Mendia, Iñaki (1945-); Etxeberria, Elixabete.; Gurrutxaga, Antton.; Mujika Etxeberria, Alfontso.; Barandiaran, Sagrario.; Morris Pagoeta, Mikel.; Perez Gaztelu, Elixabete.; Pagola, Rosa Miren (1949-); Dieguez Barahona, Kepa.; Jones, Geraint.; Prys, Delyth.; Urkia, Miriam (1965-); Loinatz, Miel.; Aierbe Mendizabal, Axun (1968-2008); Aldezabal Roteta, Izaskun.; Goenaga, Patxi (1948-); Sarasola, Kepa.; Uribarren, Patxi (1942-); Xarritton, Piarres (1921-2017); Rekalde Irigoien, Paskual (1963-); Sestorain, Joxemari.; Jimenez, Irati (1977-); Agirre Garcia, Jaione (1973-); Gallastegi Arantzabal, Cesar.; Lizundia, Jose Luis (1938-); Muxika, Luis Mari (1939-2017); Gabunia, Salomé.

  • Bask'etis etnograpia. Paris; T`bilisi argitaletxea, 168 or.(2004)
  • A propos d'un toponyme basque: [Urarte] / Salomé Gabunia. (1983) Egileak:  Lafitte, Piarres (1901-1985)Titulu uniformeak:  Piarres Lafitteri omenaldia.
  • Euskal-kartveliar paremiologi kidetasunak. Paris; T`bilisi argitaletxea, 121 or. (2005)
  • Les parallèles parémiologiques basque-géorgiens (2008). Egileak:  Azkue, Resurreccion Maria (1864-1951) ; Urkixo, Julio (1871-1950)
  • Linguae Vasconum Primitiae / Bernard Etxepare (2015) beste itzultzaile batzuekin: Hanna Lantto, Mordechay Mishor, Natela Sturua, Dorota Krajewska, Wim Jansen


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Akademia, Euskaltzaindia. «Salome Gabunia Natela» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  2. a b c d e «erabili.eus/ Euskal atsotitzak georgieraz» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  3. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]