Satyajit Ray
Satyajit Ray (bengaleraz: সত্যজিত রায়; Kalkuta, 1921eko maiatzaren 2a – ibidem, 1992ko apirilaren 23a) Indiako zinema zuzendaria, margolaria eta idazlea izan zen. Indiako zinemak eman duen zinemagilerik bikainenetakoa, mendebaldean gehien ezagutzen dena.
Biografia profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazterik Londresa joan zen. Indiara itzulirik, Jean Renoirekin lanean aritu zen The River (1945, Ibaia ) filmean. Neorrealismoaren eragina izan zuen hasieran. Pather Panchali (1955, Bideko kantua), Aparajito (1957, Garaiezina) eta Apur sansar (1959, Apu-ren mundua) filmek osatutako trilogian Apu izeneko indiar baten bizitza kontatu zuen eta Indiako gizartearen aldaketak eta erlijioaren eta liberalismoaren arteko gatazka adierazi; Cannesen saritua izan zen eta ospe handia izan zuen nazioartean.
Rayren obra zabala eta estilo aniztasun handikoa da. Banerjee, Tagore eta Ibsenen lanen bertsioak egin zituen. Beste film batzuk dira: Jalsaghar (1957, Musikagela), Charulata (1964), Shatranj te Kilhari (1977, Xake jokalariak), Pikoo (1980), Ghare Agantuk (1991, Kanpotarra).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-5-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.