Suezko golkoa
Itxura
Suezko golkoa | |
---|---|
![]() | |
Mota | Golko eta bight (en) ![]() |
Sakonera | 70 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 28°45′N 33°00′E / 28.75°N 33°E |
Honen parte da | Itsaso Gorria |
Suezko golkoa (arabieraz: خليج السويس, Khalyj as-Suways) Itsaso Gorriaren adar bat da: Sinai penintsularen eta Afrikaren arteko muga naturala da. Golkoaren erdiko lerroan dago Asia eta Afrika arteko muga.
Geologikoki, urak hartutako haran 'gaztea' da: 40 milioi urte inguru. Egiptoko Suez hirian du puntu goiena. Luzeran 314 km da; zabalera handiena 32 kilometrokoa da; uraren batezbesteko sakonera 12 metrokoa da, eta sakonera handiena, 18 metrokoa. Golkoko kostaldea hidrokarburotan aberatsa da.
International Hydrographic Organization-ek, IHO-k, Suezko golkoa itsasotzat dauka.