Groenlandiako itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Groenlandiako itsasoa
Fram Strait map.png
Eskualdea Groenlandia, Islandia, Norvegia
Kontinentea Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 76° 40′ 08″ N, 8° 10′ 14″ W / 76.668888888889°N,8.1705555555556°W / 76.668888888889; -8.1705555555556Koordenatuak: 76° 40′ 08″ N, 8° 10′ 14″ W / 76.668888888889°N,8.1705555555556°W / 76.668888888889; -8.1705555555556
Azalera 1.205.000 kilometro koadro
Sakonera batez bestekoa: 1.444 metro
handiena: 4.846 metro

Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoko bazterreko itsasoa da. Iparraldean Fram itsasartea du, ekialdean Barents itsasoa eta Svalbard, hegoaldean Norvegiako itsasoa eta Islandia, eta mendebaldean Groenlandia. Guztira 1.205.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.[1]

Groenlandiako itsasoa da Ozeano Artikoaren eta Ozeano Atlantikoaren arteko bide nagusia. Baina, izozmendiak direla eta, oso gutxitan nabiga daiteke iparraldeko aldean.

Batez besteko sakonera 1.450 metrokoa da, eta handiena 4.800 metrokoa. Bertako klima gogorra da oso, ipar haizea jotzen ohi du eta tenperatura gutxitan da 0 °C-tik gorakoa. Zooplankton ugari dagoenez, bakailaoa, sardinzarra, izokina, fletana eta platuxa leuna oso ohikoak dira, eta baita itsas-hegazti eta ugaztun asko ere, tartean itsas txakurrak, baleak eta izurdeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Greenland Sea, Encyclopædia Britannica on-line, britannica.com, https://www.britannica.com/place/Greenland-Sea. Noiz kontsultatua: 2018-4-2  .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Groenlandiako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan
Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.