Tuberkulosi

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tuberkulosia» orritik birbideratua)

Tuberkulosi
X-izpien bidezko gaixo baten bularraren irudia.
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, mycobacterium infectious disease (en) Itzuli, Endemia, gaixotasun infekziosoa
eritasuna
Espezialitateainfektologia
pneumologia
Arrazoia(k)Mycobacterium tuberculosis
Sintoma(k)Eztula, hemoptisia, pisu galera
sukarra
Sortzen duPotten gaitza
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura
Azterketa medikoachest radiograph (en) Itzuli, chest CT (en) Itzuli, tuberculin test (en) Itzuli, lung biopsy (en) Itzuli, Tuberculosis diagnosis (en) Itzuli, Tuberculosis radiology (en) Itzuli, chest photofluorography (en) Itzuli
sputum culture (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakcycloserine (en) Itzuli, etionamida, 4-aminosalicylic acid (en) Itzuli, Etanbutol, capreomycin (en) Itzuli, Pirazinamida, isoniazida, isoniazida, viomycin (en) Itzuli, Pirazinamida, cycloserine (en) Itzuli eta etionamida
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA15A19
GNS-9-MK010018
GNS-10A15A19
GNS-9010018
OMIM607948
DiseasesDB8515
MedlinePlus000077 000624
eMedicinemed/2324 emerg/618 radio/411
MeSHD014376D014376
Disease Ontology IDDOID:399
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Tuberkulosia, hetika edo tisia gaixotasun infekzioso bat da, Mycobacterium tuberculosis bakterioak sortzen duena.[1] Gehienetan birikei eragiten die, eta gorputzeko beste zati batzuk ere honda ditzake.[1] Gaixotasun akutua da, baina behin baino gehiagotan paira daiteke. Kasu gehienetan, ez du sintomarik adierazten; kasu horietan, tuberkulosi latente deitzen zaio.[1] Kasu horien %10etan soilik iristen da tuberkulosi aktibo bilakatzera, eta tratamendurik hartzen ez bada, kasuen erdietan heriotza ekar lezake.[1] Hauek dira tuberkulosi aktiboen sintoma ohikoenak: eztul kronikoa muki odolduarekin, sukarra, gaueko izerdia eta pisu galera.[1] Beste organo batzuk infektatzean sintoma askotarikoak izan litezke.

Tuberkulosia airez kutsatzen da, gaixotasun aktiboa dutenek eztula egin, hitz egin nahiz doministiku egitean.[1] Tuberkulosi latentea dutenek, ordea, ez dute gaixotasuna zabaltzen.[1] Infekzio aktiboa ohikoagoa da HIESa dutenetan eta erretzaileak direnetan.[1] Tuberkulosi aktiboaren diagnosirako, toraxeko erradiografiak, ikerketa mikroskopikoak eta gorputzeko fluidoen hazkuntzak erabiltzen dira.[2] Latente dagoen kasuetan, Mantoux-en testa eta odol-analisiak egiten dira.[2]

Tuberkulosia izateko arriskuan daudenei behaketak, detekzio goiztiarrak eta txertoak egiten zaizkie; bereziki, Calmette-Guérin baziloaren txertoa.[3] Norbait arriskuan dagoela esaten da tuberkulosi aktiboa duen norbaitekin aurrez aurreko kontaktua izan badu. Tratamendurako, antibiotiko ugari hartu behar dira denbora luzean.[1] Antibiotikoekiko erresistentzia arazo bilakatu da, hainbat anduirekin ez baitute funtzionatzen orain arteko antibiotikorik eraginkorrenek.[1]

2018ko datuen arabera, uste dute munduko biztanleen laurden bat tuberkulosiz infektatuta dagoela.[3] Urteko, populazioaren %1 gaixotzen dela kalkulatzen dute.[4] 2017an, tuberkulosi aktibo 10 milioi kasutik gora zeuden, eta horietatik 1,6 milioi hil ziren.[5] Heriotzen %95 garapen bidean diren herrialdeetan izan zen; horietatik %50 baino gehiago Indian, Txinan, Indonesian, Pakistanen eta Filipinetan.[5] 2000. urtetik hona, urtero izaten den kasu kopurua jaisten doa.[1]

Aitortu beharreko gaixotasuna denez, 489 tuberkulosi kasu jakinarazi zituzten 2005ean Euskal Autonomi Erkidegoan. Nafarroa Garaian, 2006an, 82 kasu inguru izan ziren. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako daturik ez dago jasota oraingoz.

"Hetika", "tisia" nahiz "tisisa", "biriketakoa", "birikeria" eta "bularretikoa" ere esan izan zaio euskaraz.

Tuberkulosi kasuen % 80 gorriak markatutako herrialdeetan gertatzen dira. Iturria: O.M.E. (2007)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunak hildako pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosiaren aurkako ospitaleak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, mendi edo gain aldeetan ospitaleak eraiki zituzten gaixotasunaren aurka borrokatzeko, haizearen ezaugarriak zirela-eta.

Gaur egungo Donostia Ospitalean, orain arte "Amarako Ospitalea" zenak, historikoki "Toraxeko Ospitalea" izena zeukan, gaixo tuberkulosoak artatzen zituelako.

Bilbo aldean, Santa Marinako Ospitaleak funtzio horiek betetzen zituen.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycobacterium tuberculosis izeneko bakterioak eragiten du gaitza. Beste Mycobacterium batzuek animaliak infektatzen dituzte (Mycobacterium microttik arratoiak, eta Mycobacterium bovis-ek behiak). Azken espezie honek gizakia ere kutsa dezake, esnearen bidez (pasteurizazioa asmatu aurretik ohikoa zen tuberkulosia harrapatzea gaixotutako behien esnea kontsumitzerakoan).

Robert Koch zientzialari alemaniarrak aurkitu zuen lehenengoz Mycobacterium tuberculosis bakterioa, eta agerian utzi zuen mikrobio hori zela gaitzaren eragilea.

Tuberkulosia airetik transmititzen da, gaixoak eztula edo doministiku egiterakoan . Gaixoaren txistu tantek milioika bakterio patogeno dute. Bakterio hauek erresistentzia handia diote ingurugiroari, gai izanik 8 hilabete irauteko lurrean dagoen karkaxa batean, esaterako.

Kutsatutako txistu-tantak irentsi eta gero bakterioa arnas bidetik iristen da biriketara. Hala ere, kutsatutako pertsonen %90-ak ez du gaixotasuna garatuko, haien erantzun immuneak gaitza indargabetuko baitu (makrofagoek bakterio patogenoa deuseztatuko dute). Erantzun immune kaskarra dutenek besterik ez dute tuberkulosia garatuko.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-gorputzak tuberkulosia eragiten duen bakterioa har dezakeen arren, immunitate-sistemak, oro har, gaixotzea saihesten du. Honen eraginez, medikuek honako hauek bereizten dituzte:

  • Tuberkulosi latentea. Bakterioa organismoan dagoenez, aktibo, gaixoa kutsatuta dagoela esan daiteke. Hala ere, ez da sintomarik agertzen,[6] eta ez da kutsakorra. Honen ondorioz, tuberkulosi latenteari tuberkulosi inaktibo ere deitzen zaio. Tuberkulosi latentea duen pertsonarentzat tratamendua ezinbestekoa da; izan ere, tuberkulosi aktibo bihurtzeko arriskua eta kutsatzeko arriskua modu nabarmenean gutxitzen ditu. Gutxi gorabehera, bi mila milioi pertsonak dute ezkutuko tuberkulosia mundu osoan.[2]
  • Tuberkulosi aktiboa. Afekzio hau gaixotzeko gai da eta, gehienetan, kutsakorra da. Tuberkulosiaren bakterioarekin infekzioa izan ondorengo lehen asteetan zein handik urte batzuetara gerta daiteke.[2]

Hauek dira birika-tuberkulosi aktiboaren, hau da, tuberkulosi-mota ohikoenaren sintomak

  • Hiru aste edo gehiago irauten duen eztula (muki-espektorazioa)
  • Nahigabeko pisu-galera
  • Nekea
  • Sukarra
  • Gaueko izerdia
  • Hotzikarak
  • Gose-galera
  • Arnasteko zailtasuna
  • Sibilantziak (airea biriketako arnasbide estuetan zehar mugitzen denean gertatzen diren txistu-hotsak).[7]
  • Espektorazioa odolarekin (faringean, laringean, trakean edo bronkioetan jartzen diren flemak eta jariakinak ahotik kendu eta botatzea).
  • Mina bularrean edo mina arnasa hartzean edo eztul egitean.

Hala ere, tuberkulosi-motaren arabera, sintoma klinikoak ezberdinak izango dira. Adibidez, bizkarrezurreko tuberkulosiak bizkarreko mina eragin dezake, eta giltzurrunetako tuberkulosiak gernuan odolaren presentzia eragin dezake.[8]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odolaren bitartez bakterioa gorputz osora heda daiteke, biriketatik beste organo batzuetara igaroz.

Tuberkulosia agertu daiteke, beraz, organo batean baino gehiagotan, baina motarik ohikoena da biriketan agertzen dena.

Biriketakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosia garatzen den kasuetan, %90 kasuetan biriketan adierazten da. Sintomak, bularreko mina eta eztula dira, zeinak karkaxa (flemak) sortuko dituzte. Hala ere, pertsonen %25ak ez ditu sintomarik aurkeztuko. Hau da, asintomatikoak izango dira. Kasu batzuetan sintomak larriagoak bihurtuko dira: Flemarekin batera odola kantitate txikietan kanporatzea, infekzioa biriketako arteriaetara zabaltzea edo aneurisma bat sortu eta lehertzea.

Gainera, gaixotasun kronikoa bihur daiteke eta honek orban ugari sortuko ditu biriketako goiko lobuluetan. Izan ere, goiko lobuluen infekzioa gehiagotan emango da behekoekin konparatuz. Horren kausak ezezagunak dira baina hauek izan daitezke: Aire fluxua hobeagoa dela edo linfa sistemaren drainatze txarragoa.

Biriketako tuberkulosian bi gaixotasun emango dira batez ere:

Pneumonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikei, bereziki albeoloei, eragiten dien hantura. Oso kutsakorra da. Horregatik, gaixoak isolatu behar dira.

Pleuritisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pareta-pleuraren hantura. Batez ere pertsona gazteetan emango da.

Birika kanpokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu aktiboen %15-20 artean, infekzioa biriketatik kanpo hedatuko da eta beste motatako tuberkulosiak eragingo ditu. Huaek orokorrean “Birika kanpoko tuberkulosiak” deitzen dira. Mota hauek ugariagoak dira sistema immunea ahula duten pertsonetan edo haur txikietan. Adibidez, GIBa dutenen kasuan, %50 baino gehiagoetan tuberkulosi mota hauek emango dira. Gune aipagarriak hauek dira: Pleura, nerbio sistema zentrala, sistema linfatikoa, urogenitala, hezurrak eta artikulazioak.

Larriago den beste tuberkulosi mota “Barreiatutako tuberkulosia” (Gazteleraz “Tuberculosis miliar" edo "tuberculosis diseminada”) da. %10eko kasuetan emango da. Hemen, tuberkulosia gorputz osostik zabalduko da eta 1-5 milimetroko kalteak sortuko dira.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycobacterium tuberculosis-en koloniak, hazkuntza-inguru batean hazita

Mycobacterium tuberculosis arnas bideen barruan zein kanpoan hautematea izango da  diagnostikorako gakoa. Metodo desberdinak garatu diren arren, mikroskopio optiko bidezko bazilo azido-alkohol erresistentzia da ziurtasun handiena bermatzen duena eta honekin batera Lowenstein-Jensen hazkuntza-ingurua. Horiek bereziki osasun baliabide gutxiko herrietan erabiltzen dira, nahiz eta azken aldian MODS metodoa sentsibilitate eta espezifikotasun handia ematen ari den. BAAR mikroskopia azkarra eta merkea da eta metodo eraginkorra da gaixo kutsakorrak detektatzeko. Kultiboaren erabilpena zama baxuko kultiboak daudenean erabiltzen da.

Mikroskopioa eta kultiboa tratamendua kontrolatzeko erabiltzen dira.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoak lehen aldiz aurkeztu zuen Journal of Clinical Microbiology aldizkarian, mikobakteriak fluoreszentzia igortzeko gai direla, beraz mikroskopio fluoreszente bidez ikusia ahalko dira. Hau garrantzitsua da, izan ere, lehen beharrezkoa baitzen bakterio hauek tindatzea, behaketa gauzatzeko.

Gertakari hau iraunkorra dela ikusi da, autofluoreszentzia ez baita gutxitzen denbora igaro ahala eta beraz, laginak egoki mantendu daitezke, mantenu espezialik gabe.

Erradiografia beharrezkoa da gaixotasunaren diagnostikorako. Lesio ohikoenak apikalak dira, eskuineko hemitoraxean, atzeko segmentuetan eta gehienetan barrunbeak eratuz. Ezinbesteko tresna tuberkulosiaren diagnostikorako bakteriologia da, bere espezifikotasun, sentikortasun eta balio aurresankorragatik. Hau ez denean eraginkorra beste jarraipen diagnostiko bat egin beharko zaio pazienteari: klinikoa, epidemiologikoa, argazki bidezkoa, immunologikoa, anatomopatologikoa.

Tuberkulosia diagnostikatu zain orok GIB-aren diagnostiko proba gauzatu beharko du.

Ziehl Neelsen tindaketaz baliatuz, karkax lagin batean dauden bakteriak behatzen dira. Merkea eta erraza, biriketako tuberkulosiaren diagnostiko positiboa %70-80 hautematen du. Mycobacterium tuberculosis-ek horman lipido ugari ditu eta honek Ziehl Neelsen tindaketa gauzatzea ahalbidetzen du.

Kultiboa Lowenstein-Jensen medioan egin daiteke, honen osagaiak hauen izanik:

Motel hazten da (30 -90 egun bitartean) 37 °C an karbono dioxidoko atmosferan. Ogi apur itxura hartzen dute, horixkak, ximurtuak eta gogorrak.

  • Mantoux bidezko tuberkulina proba

Larruazaleko proba da, tuberkulosi infekzioa detektatzeko. Antigenoak injektatzen zaizkio pazienteari, bakterioarekin kontakturik izan duen ikusteko. Honek kontaktua adierazten du eta ez infekzioa.

  • MODS (microscopic observation drug susceptibility)

Mycobacterium tuberculosis-aren drogen sentikortasunaren behaketa Mikroskopio Optikoaren bidez orain dela gutxiko metodoa da eta oso espezifikotasun eta sentikortasun handia du. Gainera diagnostiko denbora asko murrizten da eta lehen mailako antibiotikoen erresistentzia ere baloratzen du. Diagnostiko goiztiarrerako erabiltzen da.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioa bizimodu osasuntsu eta higieniko baten bidez ematen da bereziki, eta gaixoen kasuan, identifikazioa bezalako hainbat baliabide erabiltzen dira, populazioaren gainontzeko sektoreen segurtasuna bermatzeko.

Horrez gain, tuberkulosiaren aurkako txertoa ere badago, andui moteldu batekin egindakoa; BCG izenarekin ezagutzen da. Hala erta guztiz ere, esan beharra dago ematen duen babesa ez dela erabatekoa.[9]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antibiotiko desberdinak erabiltzen dira, kasu gehienetan bat baino gehiago aldi berean, bakterioaren paretaren egitura eta konposizio kimikoak ezohikoak baitira. Horrenbestez, tratamenduak asko irauten du, 6-9 hilabete inguru. Nahiz eta senda daitekeen, komenigarria da lehen bait lehen joatea medikuarengana, diagnostiko goiztiar batek pronostiko askoz hobea baitakar. Tuberkulosi latentearen kasuetan gehienetan isoniazida soilik administratzen da. Tuberkulosi aktiboetan erabiliko dira, bereziki, farmako ezberdinen konbinaketak.

Gehien erabiltzen diren botikak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k (Ingelesez) «Tuberculosis (TB)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  2. a b c d (Ingelesez) Konstantinos, Anastasios. Testing for tuberculosis.  doi:10.18773/austprescr.2010.005. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":1" defined multiple times with different content
  3. a b Hawn, Thomas R.; Day, Tracey A.; Scriba, Thomas J.; Hatherill, Mark; Hanekom, Willem A.; Evans, Thomas G.; Churchyard, Gavin J.; Kublin, James G. et al.. (2014-12). «Tuberculosis Vaccines and Prevention of Infection» Microbiology and Molecular Biology Reviews : MMBR 78 (4): 650–671.  doi:10.1128/MMBR.00021-14. ISSN 1092-2172. PMID 25428938. PMC 4248657. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  4. «WHO: Tuberculosis» web.archive.org 2013-06-17 (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  5. a b «WHO | Global tuberculosis report 2019» WHO (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Tuberculosis pulmonar: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  7. (Gaztelaniaz) «Sibilancias: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  8. (Gaztelaniaz) «Signos y síntomas | Datos básicos sobre la tuberculosis | TB | CDC» www.cdc.gov 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  9. Quezada Andrade, Steven; Sanchez Giler, Sunny. (2015-12-14). «Vacuna contra la tuberculosis BCG: Eficacia y efectos adversos / BCG vaccine against tuberculosis: Efficacy and adverse effects» Ciencia Unemi 8 (16): 120.  doi:10.29076/issn.2528-7737vol8iss16.2015pp120-125p. ISSN 2528-7737. (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian