Ahetze

Koordenatuak: 43°24′21″N 1°34′16″W / 43.4058°N 1.5711°W / 43.4058; -1.5711
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:43, 15 urria 2016
Ahetze
 Lapurdi, Euskal Herria
Ahetzeko ikuspegia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Ahetze
AuzapezaJean d'Elbée (2008-2014)
Posta kodea64210
INSEE kodea64009
Herritarraaheztar
Kokapena
Koordenatuak43°24′21″N 1°34′16″W / 43.4058°N 1.5711°W / 43.4058; -1.5711
Map
Azalera10,56 km2
Garaiera25 metro
Distantzia18 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.114 (2018:  22)
alt_left 1.099 (%53,6) (%51,7) 1.059 alt_right
Dentsitatea183,81 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,6
Ugalkortasuna[1]‰ 65,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 2,94 (2011)
Langabezia[1]% 6,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 15,91 (2010)
Erabilera% 1,48 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ahetze.fr/

Ahetze Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua, Uhabia ibaiaren ezkerraldean. 2013. urtean 1.941 biztanle zituen. Turismoa eta laborantza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Geografia

Etxeak eta auzoak

Ingurune naturala

Uhabia ibaia eta Zirikolatzeko erreka igarotzen dira udalerritik, azken horren zenbait ibaiadarrekin batera: Amisolako erreka, Uroneko erreka eta Besaingo erreka.

Udalerri mugakideak

Historia

Erdi Aroan, Donejakue bidearen kostaldeko bidea egiten zenbiltzan erromesak, Ahetzetik igarotzen ziren. Ondoren bi aukera zituzten: edota Ibarrundik jarraitu, Sarako Ospitale Zaharrera heldu arte; edota Azkaineko Done Jakue kaperatik pasatu, Ibardin lepoa zeharkatu eta Berara joan.

Demografia

XIX. mende osoan eta XX. mendearen hasieran 500 biztanle inguruko herria izan zen Ahetze, baina 1960ko hamarkadatik aurrera hazkunde handia izan zuen, eta 2010eko hamarkadan ia 2.000 biztanleen mailara iritsi zen.

Ahetzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

Hil bakoitzaren hirugarren igandean ospatzen da antzinatekoen merkatua, jende asko erakarri ohi duena. Bestalde, herriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren azkenaldian herriaren itxura aldatzen hasi da, Lapurdiko kostaldetik hurbil dagoen etxebizitzen eskaera dela medio, zenbait etxegintza proiektu baitira abian.

Ondasun nabarmenak

San Martin eliza

Sakontzeko, irakurri: «San Martin eliza (Ahetze)»

Donejakue bidean kokatua, San Martin eliza XVII. mendekoa da. Aipatzekoak dira erretaula, Done Jakueren zurezko estatua eta XVI. mendeko prozesio gurutze ederra. Gurutze honek, ezkil txikiz hornitua dagoen aldetik, Pierre de Lancre inkisitorearen haserrea piztu zuen 1609 urteko sorginkeria prozesuan, Deabruaren lana ikusten baitzuen bertan. Herriko armarrian lehoiak daraman gurutzea da berau.

Ostalapia baserria

Baserri eder hau Done Jakue bideko erromesen ostatua zen, baita ere getariar eta bidartarren babesleku, pirata eta itsaslapurrek kostako bi herri hauek erasotzen zituztenean. Inguruetan harritzarrak ikus daitezke, antzina harresiko zati izandakoak.

Argazki galeria

Aheztar ospetsuak

Mattin Treku bertsolariaren omenezko oroigarria

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala. Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2011-10-16).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahetze Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi