FEVE

Wikipedia(e)tik
(Fevetik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

FEVE (Ferrocarriles de Vía Estrecha) [1]Espainiar estatuko trenbide sareetan bidaia zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Galizia, Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Murtzian daude FEVEren trenbideak.

Eduki-taula

[aldatu] Bizkaiko sarea

Bizkaian FEVEk aldirietako linea bakarra ustiatzen du, Bilbo eta Balmaseda artekoa. Bilboko mendebaldeko auzoak zeharkatu eta Enkarterrin barrena doa trena. Bilboko Basurtu eta Ametzolako auzoen parean hainbat hobekuntza egin dira azken urteetan, batetik trenbidea lurperatu egin da, eta bestetik geltoki berriak eraiki dira, Ametzolakoa esaterako.

2006. urte hasieratik trenbidea lurperatzeko lanetan ari dira. Lurperatzearekin batera Basurtun geltoki berria eraikiko da, Basurtuko Ospitalearen aurrean.

[aldatu] Lotuneak

[aldatu] Asturiaseko sarea

FEVEk Asturiasen sei linea dauzka guztira. Linea hauek probintziaren erdiguneko hiri eta herririk garrantzitsuenak biltzen dituzte Gijon, Oviedo eta Mieres esaterako. Industria eta meagintzaren garapenarekin batera eraiki zen aldirietako zerbitzua, Espainian gaur egun dagoen garatuenetakoa da.

[aldatu] FEVEren linea guztiak

FEVEk guztira hemeretzi linea ustiatzen ditu. Aldirietako zerbitzua eskaintzen duten hamalau linea, probintzia arteko garraiorako beste lau linea, eta Transkantauriarra (Trancantábrico) izeneko linea.

L1 Bilbo Concordia-Balmaseda Bizkaia
L2 Gijón-Cudillero Asturias
L3 Cartagena-Los Nietos Murtzia
L4 Gijon-Laviana Asturias
L5 Oviedo-Infiesto Asturias
L6 Oviedo-San Esteban Asturias
L7 Trubia-Collanzo Asturias
L8 Oviedo-Laviana Asturias
L9 Oviedo-Soto de la Ribera Asturias
L10 Oviedo-Noreña Asturias
L11 Guardo-León León/Palentzia
L12 Santander-Cabezón de la Sal Kantabria
L13 Santander-Liérganes Kantabria
L14 Ferrol-Ortigueira Coruña
R15 Bilbo-Concordia-Santander Bizkaia/Kantabria
R16 Bilbo-Concordia-Leon Bizkaia/Burgos/Kantabria/Palentzia/Leon
R17 Oviedo-Ferrol Asturias/Coruña
R18 Oviedo-Santander Asturias-Kantabria
T19 León-Bilbo-Concordia-Santander-Oviedo/Gijon-Ferrol-Santiago Bizkaia/Kantabria/Asturias/Coruña/Leon

[aldatu] Erreferentziak

  1. Decreto-ley 11/1965, de 23 de septiembre, por el que se reorganiza el Organismo autónomo "Explotación de Ferrocarriles por el Estado" que se denominará "Ferrocarriles de Vía Estrecha" http://www.boe.es/boe/dias/1965/09/25/pdfs/A13102-13102.pdf

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak