Tegucigalpa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tegucigalpa

Tegucigalpa
Tegucigalparen ikuspegia, La Leonatik ikusita.
Tegucigalpako bandera

Tegucigalpako armarria

Izen ofiziala Tegucigalpa
Izen historiko osoa Real Villa de San Miguel de Tegucigalpa de Heredia
Estatua HondurasHonduras
Departamendua Francisco Morazan
Koordenatuak

14°6′0″N 87°13′0″W / 14.10000°N 87.21667°W / 14.10000; -87.21667Koordenatuak: 14°6′0″N 87°13′0″W / 14.10000°N 87.21667°W / 14.10000; -87.21667

Tegucigalpa non dagoen adierazten duen Honduras-ko/-go/-eko mapa
Tegucigalpa
Eremua 1.396,5 km²
Garaiera 1.000 m
Biztanleria 1.324.534 bizt. (2011)
Dentsitatea 948,47 bizt./km²
Sorrera 1578ko irailaren 29a
http://www.lacapitaldehonduras.com/

Tegucigalpa Hondurasko errepublikako hiriburua eta hiririk handiena da. Halaber, Erdialdeko Amerikako hirugarren hiri nagusia da, Guatemala Hiria eta San Salvador ondoren, 1.682.725 biztanleekin (2006). Halaber, Francisco Morazan departamenduko hiriburua da.

Hiria itsas-mailatik 1.000 metrotan dago.

1.324.534 biztanle ditu (2011).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Choluteca ibaiaren ertzean dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Tegucigalpa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.7 27.4 29.5 30.2 30.2 28.6 27.8 28.5 28.5 27.3 26.0 25.4 27.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 20.0 20.9 22.5 23.6 24.2 23.4 22.9 23.2 23.2 22.4 21.1 20.2 22.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.3 14.5 15.5 17.1 18.2 18.2 18.0 18.0 17.9 17.6 16.3 15.0 16.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5.3 4.7 9.9 42.9 143.5 158.7 82.3 88.5 177.2 108.9 39.9 9.9 871.7
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 1 1 1 2 9 12 9 9 13 10 4 2 73
Eguzki orduak 220.1 231.7 269.7 246.0 217.0 171.0 192.2 204.6 183.0 201.5 198.0 210.8 2545.6
Iturria (1): World Meteorological Organization[1]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun data).[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tegucigalpa Las Uvas-etik ikusita.

Indiarrek sortu zuten hiria eta Tisingal izena zuen. Geroago Tegucigalpa, zilarrezko mendia, izena eman zioten. 1578an zilar hobi garrantzitsuak aurkitu ziren han, eta haren inguruan garapen handia izan zuen Tegucigalpak.

1762. urtean villa titulua eman zion Guatemalako auzitegiko lehendakariak, eta 1768an Karlos III.ak berretsi zuen titulu hori.

1821. urtean, independentzia lortu zuen urte berean, hiri maila eman zioten. Comayagua hiriarekin batera lurraldeko hiriburua izan zen 1824-1880 bitartean, eta urte hartan Hondurasko hiriburu bakar bihurtu zen.

Data garrantzitsuak:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza oso aberatsa da (kafea, tabakoa, laboreak, fruituak, aziendentzako bazka). Abere hazkuntza ere badago. Herrialdeko industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, papergintza, zapatagintza, larrugintza, eraikuntzarako gaiak), merkataritza eta zerbitzu gune garrantzitsuena da. Inguruetan urre eta zilar hobiak daude.

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Dolores eliza.

Unibertsitatea dago (1847tik), baita apezpikutegia eta nazioarteko aireportua ere.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Weather Information for Tegucigalpa, http://www.worldweather.org/133/c00283.htm. Noiz kontsultatua: August 4, 2012 .
  2. Climatological Information for Tegucigalpa, Honduras, Hong Kong Observatory. Retrieved 4 August 2012.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tegucigalpa Aldatu lotura Wikidatan