Ozeaniako historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ozeaniako historiak Ozeaniako lurralde eta uharteetan gizakiak izan duen presentzia eta jarduera biltzen du. Gutxienez duela 40.000 urte inguru abiarazten da egungo Australiako aborigenen arbasoak Asiako hego-ekialdeko lurraldeetatik egungo Australia eta Ginea Berria bat eginik osatzen zuten lurraldera heldu zirenean, bi lurraldeen arteko itsasartea zeharkatuz. Hasiera batean, ehiztari eta biltzaileak baziren ere, duela 10.000 urteko nekazaritza-arrastoak aurkitu dira Ginea Berrian. Duela 2500-3500 urte, giza-taldeen beste migrazio batek egungo Kaledonia Berria, Fiji eta Vanuatu uharteak hartu zituen. Polinesiako uharteetako populatzea Fiji uhartetik gertatu zen duela 1000 urtera arte. Zeelanda Berriko jendeztatzea orain dela 1000 bat urte izan zen, Maori kultura osatuz.

XVI. mendean mendebaldeko esploratzaileekin kontaktua abiarazten da, baina uharte zenbaitetara mugaturik. Hasieran espainolak eta portugesak, nederlandarrak gero, XVIII. mendean frantsesak eta ingelesak, izan ziren uharte hauetako jendearekin kontaktua egin eta ondoren uharteak hartu zituztenak. Ingelesek Zeelanda Berriko eta Australiako lurraldeak beretzat hartu eta kolonizazio prozesu bati ekin zioten, bertako kultura aborigena birrinduz. Lurralde hauek izan ziren independentzia aldarrikatu zuten lehenak XX. mendearen hasieran; mende horretan zehar Polinesiako uharte askok estatu subiranoak osatu zituzten, baina egun badira oraindik ere burujabetza lortu ez duten herriak, hala nola Kaledonia Berria, Frantziaren mendena jarraitzen duena. Estatu Batuek ere hainbat uharte hartu zituzten XIX. mendean, Hawaiiko uharteak kasu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ozeaniako historia Aldatu lotura Wikidatan
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.