Eibar KE

Wikipedia(e)tik

(SD Eibartik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eibar KE
Hiria Eibar (Gipuzkoa)
Sorrera 1940
Futbol Zelaia
Izena
Irekiera
Edukiera

Ipurua
1947
5.250
Presidentea Jaime Barriuso Villanueva
Entrenatzailea Manix Mandiola
Liga BBVA Liga
2006-2007 1.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kolore arruntak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bigarren koloreak

Eibar KE (izen osoa Eibar Kirol Elkartea, gaztelaniaz S.D. Eibar edo Sociedad Deportiva Eibar) Eibarko futbol talde nagusia da.

1940ko azaroaren 30ean sortu zuten.

Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien, 18 denboraldi, igaro duen futbol taldea da. Guztira 24 denboraldi egin ditu Bigarren mailan.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Eibar Kirol Elkartea 1940. urtean sortu zen, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartu zirenean. Hasiera batean Eibar Futbol Kluba izena hartu zuen, eta gero, Eibar Kirol Elkartea izatera pasatu zen.

1952-53 denboraldian Bigarren Mailara igo zen eta 1957-58 denboraldira arte egon zen zilarrezko mailan.

Gero 14 promozio jokatu zituen, 1986an bigarren B mailara igo arte. Hurrengo urtean, 1987-88 denboraldian, 30 urte pasa eta gero Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik.

Orduz geroztik, 18 denboraldi jarraian mantendu zen kategoria horretan, bigarren mailan, 2005 urte arte. Horrela, Eibar taldea Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien igaro duen futbol taldea da

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Jokalari ezagunenak

[aldatu] Entrenatzaile ezagunenak


[aldatu] Harrobia

  • Gizonezkoen mailan honako taldeak ditu: 3. maila, Jubenil Nazional Maila, Ohorezko Jubenila, Kadete Euskal Liga, Ohorezko Kadetea, Ohorezko Infantila, Lehen Infantila eta Alebina.
  • Emakumezkoen mailan Lurraldeetako Emakumezkoa taldea du.

[aldatu] Futbol Zelaia

Ipurua Futbol Zelaia 5.250 Ikusle
Zelaiaren neurriak: 103x65 Metro
Helbidea: Ipurua, 2 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Inaugurazioa: 1947
Lehen partida: Eibar 0 - Elgoibar 2

Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin.


[aldatu] Ereserkia

Erresekia entzun: [1]

Eibarko futbol taldeak
apala bezain trebeak
guztioi garaipena eskaintzeko
borrokatuko du.
Gure herriko jendeak
betidanik du esaten
Eibarrek ez duela sekula
atzera egiten.
Gorria eta urdina
dira guretzat
garaipenaren koloreak.
Mutilen a(ha)legina
animatzeko
dira eibartarron txaloak.
Pil-pil dago Ipurua
garaipena lortu arte
ez dugu etsiko.
Eibarko futbol taldeak...
Gure herriko jendeak...
Gorputz eta arima
talde ta zaletu
eibartar denok
aurrera goaz.
Atzean sendo
aurrean zorrotz
hamaikakoa
garaipenaren bila.
Ipuruan zaletuok
taldearekin bat eginda
bultza dezagun
beti Eibar.
Eibarko futbol taldeak...
Gure herriko jendeak...
Guk, bihotz emango dugu
Eibar beti aurrera!!!


[aldatu] Kanpo loturak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak