Salbia sendakari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbia sendakari
Salvia officinalis. Franz Eugen Köhler, Köhler's Medizinal-Pflanzen (1887).
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaSalvia
Espeziea Salvia officinalis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksage leaf (en) Itzuli eta Dalmatian sage oil (en) Itzuli

Salbia sendakaria edo sendagarria (Salvia officinalis), Lamiaceae familiako landare-espeziea. Hizkera arruntean, salbia deritzo. Lineok sailkatu zuen 1753an.

Mediterraneoan du jatorria, mundu osoko lekuetara egokitu bada ere. Tradizionalki, asko erabili da bai medikuntzan bai sukaldaritzan; gaur egun, aldiz, lorategiak apaintzeko baliatzen da, bereziki.

Mende askoz landatu da Mundu Zaharrean, janaria gozatzeko eta botikak prestatzeko, eta sendatzeko dohain miraritsuak ere egotzi zaizkio. Officinalis epitetoa, izan ere, medikuntza-erabileratik datorkio (latinez, officina), senda-belar gisa banatzen baitzuten Erdi Aroko monasterioetan.

Sendagarri gisa, ezaugarri hauek ditu: izerdiaraztearen eta hipoglumeziaren kontrakoa da, estimulatzailea, espasmoen kontrakoa, idorgarria eta antiseptikoa. Sukaldaritzan, aldiz, haragi koipetsuak, gazta eta edari batzuk prestatzeko erabiltzen da.

Salvia officinalis, CNPMAI Sendabelar eta Usain-belarrak Kontserbatzeko Elkartea (Frantzia).

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usain-belar bizikorra da, eta 70 cm-rainoko garaierara hel daiteke. Zurtoin zutituak eta pubeszenteak ditu, eta hostoak, berriz, peziolatuak, oblongoak eta obalak, zeinak ongi markatua baitute zain-egitura. Lore zuri-biolazeoak ematen ditu luku eran, 3 cm-rainoko koroladunak; kaliza korola baino txikiagoa da, purpura-kolorekoa.

Kokapena eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo ingurua du habitata, itsas mailatik hasi eta mendietaraino. Leku harritsu eta belardi lehorrak ditu gustuko, lur ez-emankorrak, batez ere. Espainian, lavandulifolia izeneko barietatea da ohikoena.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]