Jengibre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Jenjibrea
Jengibrea (Zingiber officinale)
Jengibrea (Zingiber officinale)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Liliopsida
Ordena: Zingiberales
Familia: Zingiberaceae
Generoa: Zingiber
Espeziea: Zingiber officinale
Roscoe

Jengibrea (Zingiber officinale) espezia bat da, tropikoko landare iraunkor baten errizoma edo lurrazpiko zurtoina da.

Indian jatorria izanda (izena Pondichery eskualdeko Gingi hiritik datorkio), ezaguna zen jada erromatarrentzat, lurrezko ontzi txikitan ekar arazten zutelarik.

Behin lurretik atera ondoren garbitu eta eguzkitan lehortzen uzten da bere pisuaren hiru laurdenak galtzeraino. Honela, bere zapore min bereziagatik guztiz gutiziatua den espezia bikainean bihurtzen da.

Sukaldean [aldatu]

Jengibrearen errizoma.

Curry edo bestelako espezien nahasketetan oso erabilia da eta bere lekua du entsaladetarako saltsetan eta gozogintzan. Garai batean ardo eta garagardoari ere botatzen zitzaion.