Curry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Curry saltsa daramaten Indiako hainbat platera.

Curry-a Indian gisatu eta erregosietan erabili ohi den espezia nahasketaz osaturiko saltsa bat da, jatorriz Ingalaterra eta Herbeheretan merkaturatzen hasi zelarik. Era berean, saltsa honekin prestaturiko Pater edo jakiak ere izendatzen dira. Curry izendapena kari hitzetik jatorria da, tamileraz "saltsa" esan nahi duelarik.

Ohiko osagaien artean honako espezia hauek daude: txilea, albaka, txarpoila, azafraia, kanela, kardamomoa, tipula idortua, apioa, martorria, kuminoa, kurkuma, ailorbea, jengibrea, ziapea, intxaur muskatua, Cayenneko piperra, piperra eta tamarindoa. Curryaren osaketa eskualdez-eskualde aldakorra da.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Curry Aldatu lotura Wikidatan