Mendaro (landarea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendaro
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Lamiales
Familia: Lamiaceae
Generoa: Origanum
Espeziea: Origanum mejorana
L.

Mendaroa edo Origanum majorana, batzuetan gaztelerazko mejorana izenarekin ezaguna, Lamiaceae familiako landare bat da, erabilera aromatikokoa, pinu eta zitrikoen usainarekin. Asiako ekialdian eta Mediterraneo inguruan bizi da. Lur lehor eta eguzkitsuak behar ditu hazteko.

60 zentimetroko altuera hartzen dute, zurkarak dira oinarrian, hostoak obalo itxurakoak eta zurixkak. Haziak borobilak, txikiak eta gorrixkak dira.

Osagarri kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak taninoak, pentonasak eta printzipio mikatzak ditu, mineralez gain. Bere esentzia aromatikoa, hori-berde kolorekoa, terpeno, terpineno eta origanola du (%40a), eta sabineno eta seskiterpenoak kantitate txikietan.