Kurkuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurkuma
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaZingiberaceae
GeneroaCurcuma
Espeziea Curcuma longa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakturmeric (en) Itzuli, turmeric rhizome (en) Itzuli, turmeric oil (en) Itzuli eta turmeric leaf (en) Itzuli

Kurkuma (Curcuma longa) Zingiberaceae familiako landare-iraunkor belarkara errizomatsua da. Tamil Nadun du jatorria, Indiako hego-ekialdean, eta 20 °Ctik 30 °C arteko tenperatu behar du eta euri bolumen handia hazi ahal izateko. Landareak urtero ateratzen dira euren errizomak hartzeko eta aurreko urteetako errizomekin birsortzen dira.

Ez direnean freskoak hartzen errizomak 30-45 minutu artean egosten dira eta, ondoren, labeetan lehortzen dira. Prozesu honen ostean Tamilen sukaldaritzan eta curry askotan erabiltzen den espezia laranja-horixka eskuratzen da. Bere osagai aktiboa kurkumina da, gaixotasun batzuen sendagai gisa ere ikertzen ari dena.

Kurkumaren nekazaritza garrantzitsua da Indian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena hizkuntza semitarretatik dator, eta harremana du hebreerako כרכום (karkōm), aramerako ܟܟܘܪܟܟܡܡܐ (kurkama) eta arabierako كركم (kurkum) hitzekin. Azken honek arabieraz azafrai eta kurkuma esan nahi du.[1] Sanskrito klasikoan ere कुङ्कुमं (kunkumam) hitza erabiltzen zen azafrai esateko, eta hala agertzen da Sushruta Samhita liburuan. Ziurenik honek ere semitar jatorria du.[2]

Sukaldeko erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sustraia lehortu ondoren hauts bihurtzen da. Kolore horixka du ematen die prestaketei eta zapore berezia. Curryan erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]