Albaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Albaka / Basiliko
Albaka /Basilikoa (Ocimum basilicum)
Albaka /Basilikoa (Ocimum basilicum)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Lamiales
Familia: Lamiaceae
Generoa: Ocimum
Espeziea: O. basilicum
Izen binomiala
Ocimum basilicum
Carl von Linne, 1753

Albaka edo basilikoa (Ocimum basilicum) landare loredunen espezie botaniko bat da, espezia eta sendabelarra.

Bere hosto handi eta leunak luze baina zabalagoak dira eta landareak 60 cm-rainoko altuera lor dezake.

Bere izen zientifikoak errege-munduari erreferentzia egiten dion grezierako basilikon hitzean du jatorria, greziar eta erromatarrek zioten miresmenaren zeinu.

Albaka hobe hazten da klima beroetan, nahiz eta bero larregiek kalte egin.

Sukaldean [aldatu]

Pasta plater ezberdinekin, zopa askotan, pisto, tomate, kalabazin, entsalada, tortilla, arrautza irabiatu, arroz, txahalki, oilasko, arkume, arrain, maionesa, olio, gazta fresko eta beste hainbat jakirekin bikain dator.

Besteak beste, baratxuri, gazta parmesano, pinoi eta oliba olioarekin egiten den pestoa, Italiako saltsa ezaguna, egiteko ezinbestekoa da. Eta margarita pizza osatzeko.