Jaroslav Seifert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaroslav Seifert 1981
photo Hana Hamplová
1=Jaroslav Seifert with his daughter Jana.
Jaroslav Seifert, bere alaba Janarekin

Jaroslav Seifert txekiar poeta eta kazetaria izan zen (Praga, 1901 - Praga, 1986). Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen txekiarra izan zen (1984). 1920. urtean aurkeztu zuen lehen poema bilduma, Mesto v slzách (Hiria negarrez), eta komunismoaren aldeko lanak idatzi zituen ondorengo urteetan. Eskema haietatik urrundu zen geroago eta poesia hutsaren aldera jo zuen hurrengo lanetan: Na vlnách T.S.F. (1925, Haririk Gabeko Telegrafoaren uhinen gainetik), Slavík zpivá spatne (1926, Urrentxindorrak gaizki kantatzen du). 1929an alderdi komunista utzi zuen. 1938tik aurrera Txekoslovakiako gertakizunak izan zituen langai. Germaniarren okupazioaz idatzi zuen Zhasnete svetla obran (1938, Argiak itzali) eta Pragako egoeraz idatzi zuen Svetlena odena (1940, Argiz jantzia) poema bilduman. 1945ean Prilba hliny (Buztinazko kaskoa), nazien mendeko Praga deskribatzen duen obra, aurkeztu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kazetaritza lanean jarraitu zuen eta poema liburu ugari eta haurrentzako liburuak idatzi zituen. 1966an Nazioko Poeta izendatu zuten eta 1968an sobietarren inbasioa salatu zuen. 1981. urtean oroitzapen liburu bat argitaratu zuen. 1984an eman zioten Literaturako Nobel Saria.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaroslav Seifert Aldatu lotura Wikidatan