Pragako Udaberria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txekoslovakiako inbasio sobietarra salatzeko manifestazioa Helsinkin, 1968ko abuztuan.

Pragako Udaberria 1968ko urtarriletik abuztura Txekoslovakia astindu zuen iraultza izan zen. Erreforma politikoak eta liberalizazioa zituen helburu, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Sobietar Batasunaren agintea gainetik kendu nahian, Alexander Dubček eslovakiar agintariak gidatuta. Zehazki, prentsa askatasuna, adierazpen askatasuna eta mugitzeko edo bidaiatzeko askatasuna aldarrikatu zituzten.

Hala ere, Sobietar Batasunaren erreakzioa ez zen baketsua izan, eta Leonid Brezneven erregimenarekin izandako negoziazioek huts egin ondoren Armada Gorriak, Varsoviako Ituneko herrialdeen laguntzarekin —Errumaniarena ezik—, Txekoslovakia inbaditu zuen, eta askapen mugimendua bortizki geldiarazi. Erregimen komunista batzuek inbasioa kritikatu zuten, baita bestelako europar herrialde batzuek ere; inbasioak, baina, 1990 arte iraungo zuen.

Urte hartan, azkenean, Ekialdeko Europa osoan bezala Txekoslovakian ere, erregimen komunistak bertan behera erori ziren, eta 1993an herrialdea bitan zatitu zen modu baketsuan.

Bestelako ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicolae Ceauşescu Errumaniako presidentea inbasioa kritikatuz Bucaresten, 1968ko abuztuaren 21ean.

Mugimendu honek beste toki batzuetan antzekoak sortzeko balio izan zuen, hala nola Pekingo Udaberria (1977-1978) eta Kroaziako Udaberria.

Artean eragina izan zuen iraultza hark: mugimendu hartan parte hartutako Milan Kundera txekiar idazleak Izatearen arintasun jasanezina idazlan ezaguna idatzi zuen, Pragako Udaberriko gertaeretan oinarrituta. Musikan eta zineman ere izan zuen eragin zabalari dagokionez, aipagarria da The Liberators filma (1988, Viktor Suvurov).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pragako Udaberria Aldatu lotura Wikidatan